Nola ezarri berrikuntzak Gipuzkoako enpresatan Lanbide Heziketako ETHAZI eta DUAL proiektuen bitartez? hau izan da “Gipuzkoako enpresetan berrikuntza-ekosistema Lanbide Heziketa Dualaren bidez hobetzeko ikerketa proiektua“-k luzatzen zuen galderetariko bat.
Proiektuaren helburua Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxeetan erabiltzen den metodologia enpresetara hurbiltzea izan da, berrikuntza-prozesuetan lagun dezakeelakoan. Proiektu pilotuan Gipuzkoako HETELeko ikastetxetako 8 enpresak eta Lanbide Heziketako 8 ikaslek hartu dute parte eta horietako bakoitzak erantzun behar izan dio prestakuntza duala egiten ari ziren enpresen benetako erronkari. MGEPen kasuan, Mondragon Goi Eskola Politeknikoa, enpresa Fagor Automation izan da.
Garrantzitsua izan da baita ere emakume euskaldunak parte hartzea. Gure kasuan neurri oso handian bete da, erronkako ikaslea Nerea Maroto izan da, Eneritz Irastorza, Fagor AUTOMATIONeko pertsona arduraduna, eta proiektuaren arduraduna bertan, enpresako instruktorea Itziar Epelde eta zentrukoa tutoreetariko bat (DUAL tutore akademikoa Javier Aperribay, eta proiektuko arduraduna zentruan, Osane Lizarralde)
Eta hemen lan guztia azaltzen duen bideoa:
Nerea Marotoren proiektua: Pantaila taktila eta HBH4 mandoaren kalitate kontrola
Bestetik, ekainak 29an proiektu honetan izandako esperientzia hedapen ekitaldia burutu zen online eran. Proiektua Gipuzkoa Foru Aldundiak babestu du eta HETELetik zuzendu da.
Honakoa izan da egitaraua:
-Sarrera (Julen Elgeta, HETELen lehendakaria)
-Proiektuaren helburuak eta deskribapena (Julen Elgeta, HETELen proiektuaren arduraduna) -Erabilitako ETHAZI metodologiaren aurrekariak (Manu Agirre, La Salle Berrozpe Ikastetxea)
-Lanbide Heziketako DUAL eredua (MGEP, Osane Lizarralde) -2 erronka, 3 enpresa (Mendiaraziz, Gestrinta eta Fagor Automation) OTEIZAko ordezkariaren eskutik: Manu Goiogana.
-Proiektu pilotuaren ondorio garrantzitsuenak (Julen Elgeta, HETELen presidentea) –Gipuzkoako Foru Aldundia, Joseba Amundarain
-Itxiera
Gipuzkoako Foru Aldundiako ordezkaria Joseba Amundarain izan da eta proiektuaren Foru aldundiaren konpromisoa azpimarratu du pertsona eta lurraldearekiko, pertsonaren alduntzea hain garrantzitsua izanik, proiektua esanguratsua dela adierazi du bai hezkuntza (heziketa zikloak), enpresak eta pertsonak biltzen dituelako. Ikasleak , zentruak eta enpresak zoriondu ditu, eta elkarrekin eta elkarrengandik azpimarratzen bukatu izan du bere partehartzea.
Ekitaldean bertan aukera izan da zuzenean partehartzaileen ondorioak elkar partekatzeko.