Unax Urtegi, MGEPeko Automatizazio eta Robotika Industrialeko Goi Mailako Heziketa Zikloko ikaslea da eta ERASMUS+ praktikak burutu ditu 2022ko urtean martxoa eta maiatza bitartean Krakovian (Polonia). Orain bueltan, Euskal Herrian, hona hemen utzi digun bere testigantza:
Zergatik aukeratu zenuen Goi Mailako Heziketa Ziklo bat egitea?
Banekien teknologiarekin zer ikusia zuen zerbait egin nahi nuela batxilergoa amaitutakoan, mekanika, elektronika, programazioa, elektrizitatea. Hori dela eta, orduan antzekoak ikusten nituen 2 zikloren artean nengoen, Mekatronika eta Automatizazio eta Robotika industrialak, 2etan eman nuen izena badaezpada eta bigarrenean onartua izan nintzen.
Zergatik MGEP?
Legazpiarra izanik, Arrasatera joatea aukera erraza eta erosoa iruditu zitzaidan. Gainera baditut ezagunak bertan ikasi dutenak eta ondo hitz egin zidaten hemengo hezkuntza ereduataz, ikasteko era honetaz, praktikotasunean eta erronketan oinarrituta.
ETHAZI metodologia erabili duzue, ERRONKA asko egin dituzue?
Kurtsoan zehar hainbat erronka izaten dira, 1.go urtean 3 erronka egin genituen, hiruhileko bat.
Lehendabizikoa bozketa sistema bat, ate logikoak eta elektronika erabiliz. Bigarren erronkan, armairu bat kableatu, automata bat programatu eta honekin motorrak, zilindro pneumatikoak eta hainbat argi martxan jarri. Azken erronkan programaketa lan handia izaten da, 2.aren antzekoa izaten da baina konplexuagoa, bertan pieza sailkatzaile baten simulazioa egin genuen.
2.urtean berriz, erronka bat burutu dugu binakako taldean. Gure kasuan pieza desberdinak prozesatzeko linea bat prestatzea tokatu zitzaigun, honen kontrola automata eta HMI-pantaila baten bidez programaturik. Armairu bat ere kableatu behar izan genuen. Errealitatera begirako arazo bat jartzen da aurrean. Erronka oso polita izan zen.
Metodologia hau positiboki baloratzen dut bertan ikasitakoa praktikan jartzen duzulako eta asko ikasten delako.
Noiz, nola piztu zitzaizun gogoa ERASMUS+, atzerriko esperientzia izateko?
Betidanik gustatu izan zait bidaiatzea eta herrialde ezberdinetako kulturak ezagutzea, eta praktikak atzerrian egitea ideia ezinhobea iruditu zitzaidan. Bizitzan behin izaten den esperientzi ahaztezina da.
Non egon zara?
3 hilabeteko praktikaldia izan da, martxotik ekainera. Polonian izan nintzen, Krakovian hain zuzen ere, eta Donostia eta Sestaokoak diren lagun batzuekin partekatu dut etxea.
Ze enpresatan egon zara? Zer egiten da bertan?
Tokatu zaidan enpresa Teamtechnik Production Technology izan da. Bertan, muntai lerroak prestatzen dira. Bertako lan taldea oso jatorra eta atsegina izan da hasierako momentutik.
Ze lanak egiten dituzu?
Diseinu elektrikoko departamentu batean nago, beste 5 kideekin batera. Bertan muntai lerreko eskema elektrikoak prestatzen ditugu. Gure lanak garrantzia du, enpresan dauden esparru guztietan bezala, ondoren prestatu behar den muntai linea egiteko.
Enpresan eginiko lanetan, zikloan ikasitakoa erabili duzu?
Zikloan ikasitakoa erabili dut, eskema elektrikoak egiten ibili bainaiz. Klasean erabilitako aplikazio bat erabiltzen dute hauek ere, EPLAN deiturikoa. Egia da nere kasuan ez dudala programazioa bat ere erabili, gustatuko litzaidakeen zerbait.
Zure gaur egungo esperientziak zein ekarpenak egin dizkizu persona bezala?
Etxetik kanpo bizitzeak, beste 3 lagunekin, asko erakutsi dit, batez ere diru kontuak direla eta, ahalik eta ondoen administratzen ikasi dut. Bestalde, bertan ere bidaitzeko aukera izan dugu eta inguruetako kulturak eta hiriak ezagutu ahal izan ditugu.
Formakuntzari dagokionez, eskema elektrikoak egiten ibili naiz 3 hilabeteak, eta tokatu zaidan lan taldeak asko lagundu eta irakatsi dit. Lan taldean lan egiteak daukan garrantzia ikusi dut eta lan munduan lan egitea zer den ikasi dut. Baita ere EPLAN aplikazioa sakonago erabiltzen ikasi dut.
Orain daukazu ikuspuntuarekin, zein asmo duzu hurrengo kurtsorako?
Datorren urtean ikasten jarraituko dut. Hasieran pentsatua nuen mekatronika zikloa egiteko asmoa dut, MGEP-en ere bai. Gustatuko litzaidake DUAL formatua egitea, asko ikasten baita egiten ari zarenaren inguruan, esperiantzia asko irabazten da eta lan munduan sartzeko erraztasun asko ematen ditu.