Unai Bengoetxea MGEPeko Goi Mailako Heziketa Zikloko (GMHZ) Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko ikaslea da eta aurten Txekiar Errepublikan egon da, Pragan ERASMUS+ beka bitartez.
Unairi asko gustatzen zaio 3D diseinua eta horregatik aukeratu zuen ziklo hau egitea. Titulua lortzearen abantailak kontutan izanda eta aukera desberdinak ikustean, Fabrikazio Mekanikoko Diseinua beretzat onena zela ikusi zuen. MGEP aukeratu zuen lan mundura bideratuta dagoelako eta bertan ikasitako horrek balio asko emango ziolako lan-munduan sartzean. Gainera, irakasleekiko izan duen harremana oso ona izan da, hurbila, baina beti distantzia pixkatekin eta ikaskideekin oso ondo moldatu da.
MGEPen erronka interesgarriak egin dituztela komentatu digu. Alde batetik 1. urtean zilindro pneumatiko bat berdiseinatu zuten eta ensablaia 3D-an egitea oso gustukoa izan zuen. 2. mailan aldiz erronka oso praktikoak egin zuten, patinete bat kasu honetan. Unairen iritziz metodologia hau oso ondo planteatuta dago eta gomendatzen du.
Erasmus + beka lortzeko aukerari buruz hitz egin ziotenean, konfort zonatik irtetzeko gogoa betidanik izan zuela komentatu digu eta aukera hau aurrean izanda ez omen zuen bi aldiz pentsatu.
“Martxoaren 4an heldu nintzen Pragara, erresidentzia baten bizitzen egon naiz, Erasmusean ezagututako batekin. Starmans Electronics S.R.O-n egon naiz, bertan ultrasoinuzko makinak egiten dituzte, kalitate neurketak egiteko, baina hortaz gain ere beste merkatu mota batzutan ere ibiltzen dira, impresora 3D-etarako filamentua egiten, eta beste gauza gehiagoren artean.”
Esperientzia honen ondoren, Unaiek dio lanaren kalitatea garrantzitsua da eta kontutan izan behar dela bakoitzak egindako lana besteengan eragina duela.