Mondragon formación profesional

Erasmus+ beken hautaketa prozesuaren irekiera MGEPko Zikloetako ikasleentzat

Urriaren 6an, osteguna, Manex Arrieta, MGEPeko Lanbide Heziketako Goi Mailako Zikloetako Mugikortasun Koordinatzaileak, online aurkeztu zuen 2022-2023 kurtsorako Erasmus+ mugikortasun bekak lortzeko dauden aukerak.

Bertan azaldu ziren programaren ezaugarriak eta baldintzak, eta baita hautaketa prozesuaren nondik norakoak. Era berean, bertaratu ziren ikasleek aukera izan zuten zuzenean Jorge Aznar, “Ven a Malta” MGEPk lurralde honetan duen agentzia kolaboratzaileko Zuzendariari galderak egiteko. Ikasleek, beste gai batzuen artean, ostatuen, garraioaren, edota jomugako lurraldean egin beharreko praktika moten inguruan egindako galderak erantzun zituen zuzenean Jorgek.

Bigarren mailako ikasleei bideratutako aukera honen baitan, “Lantoki Prestakuntza (LP)” moduluari dagozkion 360 orduak Europako enpresa batean burutzen dira. Horretarako, beka honen bitartez 1.080 € eta 1.380 € arteko zuzeneko dirulaguntza bat lortzen du ikasleak.

Beka hau, Europako beste lurralde batera joateko aukera paregabea da 13 astez, eta modu honetara egiten diren praktiken bidez, “Lantoki Prestakuntza (LP)” modulua konbalidatuta geratzen da, eta kurtsoa gainditua.

Zalantzak edo galderak geratu badira ere, hurrengo helbide elektronikora: lh.erasmus@mondragon.edu idatzi dezakezue.

MGEPeko blog eta web-ean aurreko urteetako Erasmus+ ikasleek izandako esperientziak ikusi daitezke (praktikak atzerrian), MGEP-eko goi mailako heziketa ziklo guztietan, ASIRAutomatizazio eta RobotikaDiseinuMekatronika eta Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa.

Exit mobile version