ASIR GMHZ 1. mailako ikasleek Erronka 0 eginez hasi dute ikasturtea MGEPen (ikusi bideoa)


22-23 ikasturteari hasiera emateko, MGEPeko Sareko Informatika Sistemen Administrazioko 1. mailako ikasleek, ikasturte hasierako erronka burutu dute, erronkan oinarritutako gure hezkuntza eredua era praktiko eta eraginkorrenean ezagutu eta barneratzeko, eta bide batez elkarlanean bere ikaskide berriak ezagutzen hasteko

Erronka honen helburua, ikasleak beraien artean lan taldean aritzea eta denbora epe baten barruan erronka bat burutzea da.  Kasu honetan, lego pieza bat erreplikatu behar izan dute. Talde bakoitzeko kide bakoitzak, 15 segundu izan ditu pieza osatuari begirada bat emateko eta 5 minututan memoria erabiliz pieza erreplikatu behar izan dute lego pieza solteekin.

Erronkarekin hasi aurretik, pausu batzuk eman behar izan dituzte ikasleek. Hasiera batean, erronka ulertu behar izan dute, hau da, jakin zein den helburua eta helburu horretara iristeko arauak. Ondoren, talde bakoitza identifikatzeko, taldearentzat izen bat sortu behar izan dute. Guztira 15 minutu izan dute erronka aurrera eramateko eta 5 minutuko tarteetan 15 segundu osatutako pieza ikusteko.

Hurrengo bideoan ikus ditzakezu ASIR ikasleak Erronka 0-an lanean:

 

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu