Ander Gomez Arrasatekoa da eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoan (MGEP) Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Progamazioko Goi mailako Heziketa zikloa (GMHZ) ikasketa bukatzen ari da DUAL formatuan Fagor Automation enpresan. Jarraian bere testigantza dugu:
Nola erabaki zenuen ziklo hau egitea?
Batxilergo teknikoa egin ondoren, Ingeniaritza Elektronikako 2 urte egin nituen eta ikasketa praktikoak egitea erabaki nuen. Ingeniaritza utzi eta ondoren, ez nuen oso argi zer egin. Alde batetik gauza praktikoak beti izan ditut gustoko, eta bestetik, lagun batek goi mailako ziklo hau egitea gomendatu zidan. Aztertu eta lan mundura begira, hainbat irtenbide zituela ikusi nuen. Ingeniaritza batekin konparatuta errazagoa iruditu zitzaidan, honen luzera adibidez bi aldiz txikiagoa. Beraz, animatu nintzen eta pozik nago erabakiarekin.
Zergatik MGEP?
MGEP aukeratu nuen ikasketa hauetan prestigio handiko eskola bat delako eta Ingeniaritza egiten nenbilenean goi mailako hezkuntza zikloko ikasleak praktikak egiten ikusten nituen. Bestetik, ni Arrasatekoa izan da, hurbiltasuna ere eskertzen da.
Nolakoa izan da giroa zuen artean?
Klasekide gehienen artean ondo ulertu gara eta harreman ona daukagu. Bakoitza toki ezberdin batetik dator eta honek klaseari hainbat arlo ezberdinei buruz jakintza maila altuagoa ematen dio. Elkarren arteko harremana oso ona izan da.
ETHAZI metodologia erabili duzue, ERRONKA asko egin dituzue?
ETHAZI metodologiak, erronkekin, teorikoki ikasitakoa praktikan jartzen du eta honek, hasiera batean ikusi edo ulertzen ez diren gauzak beste ikuspegi batetik begiratzean ulertzen laguntzen dizu. Gainera, talde lanean aritzea garrantzitsua iruditzen zait.
DUALean zaude, kontaiguzu zer egiten duzun eta non.
Fagor Automationen 2021-eko maiatzean hasi nintzen eta esperientzia oso ona izan da. Ordurarte, ez nuen lan mundua ezagutzen eta formatu honek salto hori ematera lagundu dit. Lan mundua gertutik ezagutuz lagun onak egin ditut eta nirekin oso jatorrak izan dira.
Fagor Automationek hainbat produktu ditu baina ni erregla eta perfil-ekin ibili naiz batez ere. Mekanizazio tailerrean aritu naiz eta hemen, perfilak moztu, mekanizatu, grabatu eta bestelakoetan aritu naiz. DUAL-a egitea guztiz gomendatuko nuke, batez ere lan mundura saltoa egin gabe badaukazu.
Egia esan, ez neukan guztiz argi zer egin hurrengo urteetan, baina, kurtsoa hilabete batzutan bukatzen dela eta, nire ikasketekin aurrera egingo dut beste goi mailako heziketa ziklo bat eginez.
Bai, zikloak guztiz bete ditu nik itxarotakoa. Hasieran azaldutakoa betetzen ari da, praktikotasunean oinarrituta ikasketak izan dira. Eta asko ikasi dudanaren sentsazioa daukat. Gero, bereziki DUAL esperientzia oso aberatsgarria izaten ari da.