MGEP GMHZ ikasleak ULMA PACKAGING enpresa bisitatu dute


ULMA Packaging-era egin dugu bisita MGEP-eko 3 titulazioko ikasle eta irakasle taldeek:

Ikasle talde bat ULMA Packagingeko sarreran

ULMA Packaging-ek diseinu eta fabrikazio arloko teknologiarik aurreratuenei esker, soluzio zabal eta berritzaileak eskaintzen ditugu packagingeko ekipamendu eta sistemetan.

Gaur egun produktu ugari doaz ontzi edo enbaseetan:

  • Produktu galkorrak: haragia, arraina, barazkiak, frutak, esnekiak…
  • Jateko produktuak: janari prestatua, ogia, pastelak, txokolatea, fruitu lehorrak, pasta…
  • Jatekoak ez diren produktuak: bulegoko materiala, sukaldeko tresnak, jostailuak…
  • Medikuntzarako produktuak: konpresak, gasak, xiringak, anpoilal

Ikasle eta irakasle talde bat ULMA Packagingeko sarreran

Ikasle talde bat ULMA Packagingeko aurkezpena jarraitzen

Oraingoan bisitan, Flow Pack eta Termoformatuko plantak ikusteko aukera izan dugu. Bertan, materialaren harreratik eta makina irtetzen den arteko prozesua ikusteko aukera izan dugu, subkonjuntoen muntaia, makina osoaren ensanblaia, armairu elektrikoaren instalazioa, programazioa, makinen puntuan jartzea…

Gainera, aurten Mekatronika eta Diseinuko taldeko ikasleak ULMA Packaging-ek emandako 2 subkonjuntorekin lanean ari dira erronka desberdinetan. Beraz, bisita ikasle hauentzat oraindik eta aberasgarriagoa izan da.

Izugarri ondo azaldu ziguten dena eta atentzioa ezinhobea izan zen. Milesker!

 

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu