Gaurko egunean, 2023ko urtarrilaren 24an Sareko Informatika Sistemen Administrazioko (ASIR) Goi Mailako Heziketa zikloko (GMHZ) MGEP-eko irakasle eta ikasleek Zibersegurtasunarekin erlazionaturiko bisita bat egin dugu. ASIRren oinarrituta lantzen ditugun ibilbide formatiboetariko bat da zibersegurtasuna eta gaurko erakunde bisita ibilbidea guztiz bat dator 2.mailan ikasleen lantzen duten ikasgai eta azken ETHAZI metodologian oinarritutako erronkekin.
Lehenengo Tecnalia fundazioak Miñanon daukan egoitzan egon gara. Bertako ikertzaileen eskutik beraien Cyber-Range-a (https://www.tecnalia.com/infraestructuras/laboratorio-para-cyber-ranges) erabili hala izan dugu. Kali Linux erabiliz web aplikazio baten bulneragarritasunak atzeman ditugu ondoren aplikazioan sartu eta bertako erabiltzaileei dirua kentzeko. Oso modu dibertigarrian Zibersegurtasunarekin erlazionaturiko aplikazio asko probatu ditugu eta bertako ikertzaileei esker, hoietariko askok nola funtzionatzen duten ikasi dugu. Lorturiko dirua birtuala zenez, talde azkarrenari opari bat eman diote. Beheko argazkiko Videowall-en ikusi daiteke talde gehienek lortu dutela erronka ebaztea, eta baita irabazleen oparia.
Ondoren Miñanon bertan dagoen BCSC-era (Basque Cybersecurity Centre) joan gara. Bertan egiten dituzten ikerketa lanak, ateratzen dituzten publikazioak eta Euskadin jasaten ari garen Zibersegurtasunarekin erlazionaturiko erasoak ezagutu ahal izan ditugu.
Esan beharra dago bertan ikusitakoak lasaiago utzi gaituela. Asko dira gaur egungo eraso desberdinak, Phishing-a, Ransomware-a, BEC-a (business email compromise), etabar, eta Euskadi mailan horrelako erasoei aurre egiteko eta gertatuz gero arazoa konpontzen laguntzeko erakunde bat dagoela jakiteak, esan bezala, asko lasaitu gaitu.
Mila esker TECNALIA fundazioari, BCSC-ari eta batez ere gurekin egon zareten guztioi zuen ateak ireki eta egiten duzuena erakusteagatik. Espero dugu aurrerantzean zuekin harremanetan jarraitu ahal izatea eta horrelako bisitak errepikatzea!!
Eskerrik asko baita Gaizka Bellido, ASIR 2.mailako tutore eta irakasleari eta Iñaki Velez de Mendizabal, zibersegurtasuna moduluaren irakasleari. Ikasturtea amaitzeko gutxi falta da, laster ikasleak praktiketara joango zaizkigu enpresetara, eta bisitak ezagutza berriak lortzeko aukera emateaz gain, elkarrekin bizitako egun eder bat ere eskaini digu!!