Elhuyarrek 50 urte bete ditu, eta urteaurrena ospatzeko bideo polit bat argitaratu dute.
Bertan aurkitu dugu Joseba Etxeberria Azkue, gure lankide ohia, aintzindaria izan zela euskarazko eduki pedagogikoak sortzen.
Post xume honetan gure omenaldi txikia egin nahi izan diogu, bereziki Mondragon Goi Eskola Politeknikoko (MGEP) Goi mailako Heziketa Ziklorako (GMHZ) sortutako material baliagarriagatik, eta nola ez, hiztegia osatzeko egindako lan guztiagatik.
Berak ere aipatzen du bideoan Elhuyar izugarrizko laguntza izan zela momentuan identifikatutako hain zulo handia eta iluntasun horretan argia eskaintzeko. Elkarlan aberatsak non batek beharrak identifikatu eta besteak dagokion hiztegiaren ikerketa lana edo/eta sortzeko aukera eskaintzen zuelako. Bejondeizuela!
Oraindik gaur egungo ikasle eta irakasleok gure eguneroko lanetan erabiltzen bait dugu, eta noski, batzutan ez gara konziente gure aurretik zerotik, soilik beharratik eta borondate erraldoiengatik sortutako.
Hemen adibide batzuk, orain espezialitatekoei erabilera hain arrunt bihurtu dena:
torlojo, azkoina eta zirrindola , Tornillo, tuerca eta arandela ordez; hagatxo hariztatua, varilla roscada ordez; Solido zurrunaren oreka, equilibrio del Sólido Rígido ordez ; marra zuzen elkartzuta: línea recta perpendicular ordez; artezketa, rectificado ordez; alderik aldeko zuloa, agujero pasante ordez; doikuntza, ajuste ordez; perdoia, tolerancia ordez; erpina, vértice, esquina ordez; eskuaira, escuadra ordez; angelu kamuts, ángulo obtuso ordez; ertza, arista ordez; torlojoaren aitzinapena, avance del tornillo ordez; engranajearen jatorrizko diametroa, diámetro primitivo del engranaje ordez; engranaje-hortz, diente de engranaje, eta beste hamaika gehiago.
Berak bideoan ederki azaltzen du bere erronka hau nola hasi zuen, zein bide lagun izan zituen eta pozik eta arro ikusten zaio gaur egungo bilakaera ikusiz.
Gu ere arro gaude eta eskerrak ematea besterik ez zaigu gelditzen. Eskerrik asko Joseba, eta zorionak ere!
Zorionak Elhuyarreko iraganeko eta gaur egungo taldeari!!!!