Mondragon Goi Eskola Politeknikoko (MGEP) Goi mailako Heziketa Zikloko (GMHZ) 2.mailako ikasleek 22-23ko Enpresa eta Ekimen Sortzailea (EIE) moduluaren baitan lantzen dituzten “enpresa proiektuak” aurkeztu dituzte, horretarako Tknikak Eibarren antolatu duen Ikasenpresa Ferian.
Otsailaren 9an ospatu den feria honetan, Lanbide Heziketako Euskadiko 50 eskoletako 400 proiektu baina gehiago ezagutzeko aukera izan da, horien artean MGEPko hamazazpi. Eguraldi hotza izan arren, giro paregabea egon zen bertan, eta MGEPko bost zikloetako (Fabrikazio Mekanikoko Diseinua, Programación de la Producción en Fabricación Mecánica, Automatizazio eta Robotika Industriala, Sareko Informatika Sistemen Administrazioa, eta Mekatronika Industriala) 40 ikaslek mota ezberdinetako proiektuak aurkeztu zituzten. Besteak beste, “leku itxietan zarata neurtzeko semaforoa”, “legez aforoa kontrolatu behar den tokietan automatikoki zenbat pertsona dauden kontatzen duen People Counter gailua”, “soroetan eta lorategietan belarra mozteko urrutiko kontroleko kotxea”, “txirrindu tradizionalak elektriko bilakatzeko sistema”, edota “protesi pertsonalizatu eskuragarriak 3D inprimagailuz sortzera dedikatzen den proiektua”.
Gorka Aretxaga, MGEP GMHZ koordinatzailea ferian, ikasleek aurkeztutako proiektuak ezagutzen.