Julen Carr, Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko ikasle DUALaren testigantza


Oñatiko Julen Carr Ugarte Mekatronika Industrial Goi Mailako Zikloa egin eta gero Fabrikazio Mekanikoko Diseñoko zikloko 2. maila egin zuen

Hijos de Juan de Garay enpresan aritu da DUAL-a egiten.  Mekatronikako zikloan ere enpresa berean egon zen DUALean, eta udan ere enpresan lanean jarraitu zuen. Beraz, bere hirugarren urtea bete du Hijos de Juan de Garay-n.

Nola eraman zenuen Mekatronikako zikloa egiten egon zinenean DUAL-a?

Mekatronikako zikloko DUAL-a egiten nuenean, pixkat haundi gelditzen zitzaidan, ez nintzen kapaz zerbait hondatzen bazen gauzak bakarrik konpontzeko edota galdetu gabe gauzak egiteko. Konfiantza falta nuen.

Orain Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko DUAL-a egiten ari zara 2. mailan zehar. Zer moduz?

Aurtengo udan ere makinista bezala egon naiz bertan lanean. Horrek enpresa hobeto ezagutzeko aukera eman dit. Tailerrean denbora bat pasatu eta makinak ezagutu izanak, orain izugarrizko abantaila ematen dit Mantenketako ofizinan egiten dudan lanerako.

Zer da egiten duzuna?

Mantenketako departamentuan nago, eta batez ere ordezko piezekin ibiltzen naiz.

Egunero apurtzen da zerbait edo egunero aldatzen da zerbait plantako makinetan.

Komertziala ez den piezaren bat apurtzen denean, bere planoak digitalizatuta badaude, fabrikatzera bidaltzeaz arduratzen naiz, baina ez badaude, makinara joan, piezaren neurriak hartu eta eskuz krokizatu, planoa AutoCad-ekin marraztu eta hornitzaileari bidali egin behar zaio, eta ni arduratzen naiz honetaz ere; batzuetan, hornitzailearekin hitz egin eta bere laguntzaz birdiseinatzen dut…

Eskatu beharreko elementuak, berriz, komertzialak badira, estandarra bada, zuzenean egiten dut eskaera. Zerbait berezia denean, berriz, lehenengo oferta eskatu hornitzaile desberdinei eta heltzen denean nire arduradunarekin egoten naiz erabakitzeko zein aukeratu.

Arduradunak balidatu eta gero, erosketa sailera bidaltzen dut eskaera formala egiteko.

Eskatutako produktuak heltzen direnean, almazenera eraman, sarrera eman eta estanterian sartzen ditut.

Kasuren baten, piezaren bat makinan muntatzerako orduan, laguntza ere eskatu izan didate eta aurretik Mekatronikako zikloa eginda izanak, oso lagungarria izan zait.

Bi zikloak izanik, badakit nola funtzionaten duten makinek, zeren arabera aukeratzen diren edota dimentsionatzen diren piezak… bai Mantenketako teknikoekin zein hornitzaileekin edota nire arduradunekin hitz egiteko ondo presatuta ikusten dut nire burua. Jakin dezaket zer eta zergatik hautsi den, eta zer aldatu berriro gertatu ez dadin.

Gainera, enpresako planoak CAD programan sartzen noa pixkanaka-pixkanaka, horrela askoz errazago izango delako hurrengo baten eguneratzea diseinu hori.

 
Ezagutzen zenuen lehendik AutoCad-a?

Ez, Eskolan dena SolidWorks-ekin egiten dugu, 3D-tik abiatu eta 2D planoak lortu arte. Bigarren mailan bai erabili izan dugu NX edo 3D Experience, baina ez zait inoiz suertatu AutoCAD erabiltzea.

AutoCad 2D-a zerotik ikasi behar izan dut nire kabuz, baina oso ondo moldatu naiz, hiru sistema ezagututa, laugarrena ez da horren zaila.

 
Diseinuko zikloan ikasitakoak balio izan dizu?
 

Bai, asko! Katalogoetan zer eta nola begiratu jakiteko eta batez ere planoetan tolerantziak jartzeko oso baliagarria izan zait. Eskolako apunteak ere erabiltzen dut, oso lagungarria izan zait dena. Bi tituluetan ohitu garenez katalogoekin gora eta behera ibiltzen, orain ez zait arrotza egiten. Eta diseinatzailea izanik, autonomia irabazi dut elementuak aukeratzeko edota planoak egiteko ez dut inoren beharrik, zuzenean bidaltzen ditut erosketetara edota fabrikatzera.

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu