MGEP GMHZko ordezkariak Garaian ospatutako 2023ko “LH Duala Euskaraz” aitortza ekitaldian izan da


“LH DuaLa Euskaraz” egitasmoaren aitortza ekitaldia ospatu da 2023ko  martxoaren 6an Arrasateko Garaia Parke Teknologikoan. Ekitaldian Lanbide Heziketan erreferente diren Gipuzkoako lantoki, ikasle eta ikastetxeei beraien jarduna aitortu zaie, MGEP horien artean, MGEPek harremana duen  enpresetako ordezkariak ere, eta Goi mailako Heziketa zikloko ikasle ohi bat ere.

Ekitaldia Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika Sailburuordetzak eta Hezkuntza Saileko Lanbide Heziketa arloek eta LANEKI elkarteak antolatu dute, eta bertan izan dira Euskal Herriko eta Gipuzkoako erakunde ugariren ordezkariak: Jokin Bildarratz (Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua), Markel Olano (Gipuzkoako Foru Aldundiko Ahaldun Nagusia) eta  Maria Ubarretxena (Arrasateko alkatea), denek hitzadi txiki bat egin zutela, baina baita Nicolas Sagarzazu (Hezkuntza Saileko Plangintza eta Antolaketako zuzendaria), Miren Dobaran (Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordea), besteak beste.

Denek azpimarratu zuten horrelako egitasmoen garrantzia euskara errotzeko eta euskararen erabilera aregotzeko, bereziki baita lan eremuan. Erreferentzia ugari egin zire LH Duala Egitasmoaren lelora:  Euskaraz balioa erantsi lanari!!

Eta ezinbestekoa dela lan bide sistematikoak sortu eta landu elkarlanean.

“LH DuaLa Euskaraz”, lan egiteko modu bat nahai inguru bat izan zan. Bertan    Eneritz Irastorza: Fagor Automationeko pertsona arduraduna eta  Nerea Arroyo: Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Fabrikazio Mekanikako Diseinuko ikasle ohia eta bere garaian LH Duala euskaraz egindako ikasle izan ziren ; eta  baita Oihana Ezkurra, ERREKA kooperatibaren giza baliabidetako zuzendari korporatiboa. Gari Lizarralde, Aretxabaletako Lanbide Eskolako Dual Koordinatzailea eta  Asier Alberdi Aretxabaletako Lanbide Eskolako Goi mailako Automozio zikloko ikaslea.

 

Sari banaketa. Ekitaldiaren amaieran  sariak eta aitortzak banatu ziren.  Aurtengoan lantoki errekonozituak Zestoako AMEZTOI ANAIAK, Hernaniko ADARRA LANTRESNAK eta Antzuolan kokatutako ERREKA izan dira eta horiekin batera harremana dituzten hainbat Lanbide Heziketako ikastetxe; besteak beste: Don Bosco LHII, Usurbil LHII, Easo Politeknikoa LHII, Miguel Altuna LHII eta MGEP, Mondragon Goi Eskola Politeknikoa. Azken honetako ordezkaria Gorka Aretxaga izan zen, MGEPeko Goi mailako Heziketa zikloko koordinazailea, oholtzara igo zena errekonozimenduko diploma batzera.

 

Amaiera, denok batera famili argazki bat egin zuten Garaiako eraikuntza nagusiaren aurrean.

 

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu