Andoni Romero naiz, arrasatearra, Mondragon Goi Eskola Politeknikoan (MGEP) Sare eta Informazio Sistemen Administrazioa (ASIR) Goi mailako Heziketa Zikloa (GMHZ )
2.maila ikasten ari naiz eta bertan ikasten nengoela FAGOR HEALTHCARE enpresan DUAL OROKORRA eta AURRERATUA egiteko aukera eskaini zidaten. Geroztik bertan jarraitzen dut.
FAGOR HEALTHCARE gaixo kronikoen atxikimendua hobetzen laguntzen duen farmazia zerbitzua eskaintzen duen enpresa da.
Nire lan postua bezeroei zerbitzua ematean datza. Hainbat motatako gorabeherak edo zalantzei aurre egiteko. Ohizko SAT (Servicio Atención Técnica) lana egiten egon naiz, bezero guztiei laguntza ematen. Gure zuzeneko bzeroak orain farmaziak izaten ari dira, beraien bitartez gure produktuak gaixo kroniko polimedikatuei iristen bait dira.
Enpresaren produktuak hardware eta software atalak ditu, eta horien funtzionamendua azaldu, erabileran arazoak egonda, aholkularitzak eman eta bereziki erantzun bat ematea da nire lana. Bestetik, konpondutako makinen bidalketak ere antolatzen aritu naiz eta huts egiten dutenak edo akatsen bat dutenak biltzen ere aritzen naiz, horien eguneratzea edo/eta behar diren instalazioetan ere laguntzen aritzen naiz. Hemen bideo bat produktua hobeto ezagutzeko
Enpresaren lan esparrua oso lan aukera egokia bilakatu da, ASIR zikloan ikasitakoarekin ongi lerrokatu delako bertan egin behar ditugun lan guztiak betetzerako orduan, nahiz eta noski batzuk ez ditut gelan ikasi, han oinarri egokia lortu dut, gero enpresan ondo aritzeko. Hala eta ere, egunero ikasten nabil.
Pertsonalki, enpresan praktikak egiteak lan munduan sartzen lagundu dit. Gainera, nire buruarengan konfiantza gehiago hartzea ahalbideratu dit. Gustora nago, eta lanean laguntzen dudala ikusten dut, eta hau oso baliagarria zait.
Zikloko ikasketak egiterakoan Praktika asko egin dugu, bai ariketak eta bereziki erronkak, indibidualki eta talde lanean egindako proiektuak baina noski, lan esperientzia izugarri izan da. DUAL eredua biziki gomendatzen dut. Nire esperientzia oso ona izaten ari da.
Andoni Romero,ASIR DUAL ikaslea, enpresako kideekin