Mondragon formación profesional

Iker Zubicaray MGEP GMHZ Mekatronika industriala ikasle DUALa Electricidad Anboto enpresan

Kaixo, ni Iker Zubicaray naz eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoko (MGEP) Mekatronika industriala Goi  Mailako Heziketa Zikloa (GMHZ)  ikasten ari naiz.
Erabaki nuen hau ikastea gure nebalako sartzea ziklo baten non denetarik ikasteko aukera edukiko nekan, eta erabaki nuen MGEP en ikastea, baita nire osabak bertan ikasi zuelako eta oso ondo hitz egiten nindun MGEPeri buruz, gainera, nire lagun on batek ere ziklo berbera ikasi zuen bertan eta harek ere animatu nindun.
Niretzat Mekatronika industrialeko goi mailako ziklo hau ikasteak kristoneko aukera suposatu du, zeren eta gauza asko ikasteko aukera eskaini dit  industriaren hainbat arloi ezberdinei buruz, hau da, mekanika, programazioa, elektrizitatea, antolaketa, pneumatika , hidraulika eta gehiago, esango nuke. Gainera, ziklo honi esker, lehenengo mailan, apirilean, Electridad Anboto enpresan hasi nintzen praktikak egiten.
Enpresa honek industria alorrean hainbat enpresentzako instalazio elektrikoak, mantenimendu elektrikoak eta programazioa lantzen du bereziki.
Horri esker, asko ikasi dut klasean emandako gauzei buruz eta, baita ere, zelan aplikatu nire jakinmina hainbat egoera errealetan.


Ekainean bukatu nituen DUAL OROKORRA  praktikak, eta bai enpresa eta bai ni gustura egon ginenez, ekainak 20an   DUAL AURRERATUA praktikak hasi nituen jarraian. Dualaren hasieran, lan ezberdinak  egiten egon nintze. Nire lehenengo lana PolyPal enpresarentzako programazio lan txiki bat izan zen, eta gero hainbat enpresentzako instalazio eta mantenimenmdu lanak
egiten laguntzen aritu ninzten  nire instruktorearen laguntzaz.
Nire instruktorea den Urtzik  gauza asko erakutsi  zizkidan eta jakindura oinarri ona lortu nuen. Geroago, uztaila erditik aurrera, Pierburg enpresarentzako hasi nintzen dualeko lanak
egiten. Bertan nire enpresako kideekin mantenimendu lanak egiten nituen. Lan hauek klaseko atal askorekin erlazio handia izaten zuten. Adibidez, sistemen integrazio ikasgaiarekin, edota elektrizitate eta pneumatika ikasgaiekin. Barruan egindako lanen artean honako hauek zeuden: muntaia lineen manmtenimendu prebentiboak, parametro eta kamera askoren ajusteak egitea, programetan aldaketaren bat egiteak, instalazio txikiren bat egitea edota kentzea, detektore asko aldatu edo ajustatu, robotak ajustatu edota manipulatu, soldadura makinak konpondu, prentsak aldatu, robot linealen kontrolak aldatu edota ajustatu, etabar luze bat. Horrela asko ikasi dut elektrizitateari buruz, programazioari buruz eta orokorrean lan munduari buruz ere.


Orain dela gutxi, Otsailak 21ean AIC-n hasi nintzen muntaia linea berriak egiten, eta han egonda eskaini egin didate programadore moduan lan egitea,eta oraintxe bertan
2 aste daramat programadore legez muntaia linea berri baten ikasten zelan egin beharko dudan lana gutxi barru.
Azkenik, esatea Duala egiteak asko erakutsi ditdala bai atal pertsonalean, bai zein laboralean. Pertsonaleanki Duala egiteak bizitzari buruz asko irakatsi dozta, nire kideei
esker lan munduari buruz asko ikastea lortu dut, eta horrekin, argi edukitzea zer den gura dodana lortu bizitza laboralean eta pertsonalean. Ikasketa atalari buruzean ere,
Dualak asko irakatsi dozta, zeren eta lan egiterakoan, jadanik jakindakoa praktikatu egiten da, trebetasuna asko handitzen da, eta jakinmin barri asko lortzen dira, nahiz praktikoak zein teorikoak. Eta esan beharra daukat, nire esperientzia kontuan hartuta, ikasten ari den norbaiti, duda barik formazio duala egitea gomendatuko niokela,  asko ikasteko aukera da, esperientzia hartzekoa ere eta baita lana topatzeko aukera oso ona da.
Bestalde, zikloa hasi ala ez pentzsatzen ari den norbaiti, hasteko esango nion, zeren eta gauza ezberdin asko ikasten den zikloa da, eta behin bukatutakoan gura ezkero ingeniaritza egiteko kriston aukerak handiak ematen dizkizu ere. Nik, pertsonalki, atzera bueltatu behar izan banu, berriro ziklo hau eta Dual  hau egingo nukeen duda barik.
Etorkizunerako, orain lortutako postu hau mantentzen saiatuko naz eta ahalik eta programadore hoberena izaten , hori dana ikasten geratu barik, zeren
eta programazio kurtsoak egitea gustatuko litzaidake, eta hizkuntzak ere lantzea

 

Exit mobile version