Mondragon formación profesional

Aurten ere MGEP Goi mailako Heziketa zikloko Titulu guztiak GOIAZ azokan

Aurten ere Mondragon Goi Eskola Politeknikoko (MGEP) Goi mailako Heziketa zikloko Titulu guztiak Debagoienako mankomunitateak antolatutako GOIAZ azokan izan gara, erronka batzuetan ikasleak egindako prototipoekin. Horrela adibide hauek ikusita irakasleok hobeto azaldu ditzakegu titulazio bakoitzaren profil profesionala eta bertan lortu daitezkeen gaitasunak.

Hainbat ikastetxetatxo ikasleak izan ditugu azokan, DBHeko ikasleak batipat, baina baita batxilergokoak,EPAkoak , edo erdi eta goi mailako ziklokoak ere.

 

 

Diptikoak eraman dira, bideoak eta prototipoak.

 

Goi mailako heziketa zikloak DUAL aukeraz gain, ERASMUS+ aukerak ere eskaintzen ditu, eta bertan erakutsi dira gaur egun arte esperientzia hori izan duten hainbat protagonista, era ikusgarri honetan.

Izen emate datak eta tramiteak egiteko aukerak irekitak daude dagoeneko. Begira hemen informazio gehiago. Eta gonbidatutak zaudete ate irekietara ere.  Hurrengoak maiatzak 6an. Zatoz MGEPera gertutik formakuntza aukerak ezagutzera!

Exit mobile version