Beñat Biteri MGEP GMHZ Mekatronika industrialeko ikasle DUALa SORALUCE enpresan
Beñat Biteri Lugarizaristi naiz eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoko (MGEP) Mekatronika industriala Goi-mailako Heziketa Zikloa (GMHZ) ikasten ari naiz.
Zergatik Mekatronika industriala?
Betidanik gustatu izan zait elementuen muntaia, desmuntaia zein konponketak egitea eta hauek batzen zituen ikasketak burutu nahi nituen, beraz,
mekatronikako goi mailako zikloa egitea nahizko erraz erabaki nuen.
Bestetik, MGEPen egitearen hainbat arrazoi nituen, baina nagusienak etxetik MGEPera dudan hurbiltasuna eta eskolak duen fama izan ziren.
Zer suposatu du zuretzat zikloa ikastea?
Niretzat ziklo honek makinen atal mekaniko zein elektrikoen inguruan jakinduria handitzea suposatu dit.
Eta zer azpimarratuko nuke batipat? ba agian fresadorea, tornu edo zerra bat taldeka desmuntatzeko eta muntatzeko izan dugun aukera azpimarratuko nukeen.
Eta gero DUALa egiteko aukera ere, noski. Praktikak DANOBAT taldeko SORALUCE enpresa kooperatiban egiten ari naiz. Soralucen 2022ko ekainean hasi nintzen Duala egiten, eta 2023ko ekainean amaituko dut. Nire instruktorea Koldo Mateo da.
SORALUCE fresatzeko makinak, tornuak zein mandrinagailu handiak diseinatzen, muntatzen eta puntuan jartzen dituzte bezeroentzako
Eta nik zehazki makina-erramintaren muntaia zein desmuntaia egiten aritu naiz bertan.
Orokorrean ikasitako gauza asko balio izan didatela lanean esango nuke, esterako, errodamenduen desmutaia zein muntaia egoki bat egitea. Baina badra gauza asko ere enpresan bertan ikasi ditudala, hori bai, oinarri batekin nentorrelako.
Bukatzeko, zer eskaini dizu ENPRESAn praktikakegitea, bai pertsonalki bai ikasketa aldetik?
Enpresan lan egiteak, ikasten ari naizen bitartean lan mundua ezagutzeko aukera eman dit.
Eta ez dut inongo zaantzarik berriz hastekotan, DUAL eredua berriz aukeratuko nukeela.
Eskerrik asko Beñat gurekin zure esperientzia partekatzeagatik eta zorte on etorkizunean!
+ Ez dago iruzkinik
Zurea gehitu