Julen Barandiaran, MGEP GMHZ Mekatronika Industrialeko ikaslea Rzeszow (Polonia) praktikak egiten


Julen Barandiaran (Arrasate) MGEPeko Goi Mailako Heziketa Zikloko (GMHZ)  Mekatronika Industrialeko ikaslea da eta  21-22 ikasturtean, Polonian egon da, Rzeszow-en, bere tituluko 3 hilabeteko praktikak egiten ERASMUS+ beka bitartez.

MGEPn ikasten egon den bitartean oso giro ona egon dela dio Julenek, oso ondo moldatu dela gelako beste ikaskideekin eta irakasleekin. Gainera ETHAZI metodologia aplikatuta erronka ezberdinak aurrera eraman dituztela, adibidez igogailu bat eta bere ikuspegitik horrelako erronka hauei esker ikasteko aukera ezin hobea dela dio.

Julenek esandakoren arabera, betidanik izan du atzerrira  joateko gogoa. Bidaiatzea erakargarria iruditzen baitzaio. Beraz ERASMUS+ esperientzia aukera aurkeztu zitzaionean honekin frogatu eta aurrera  egin zuen. Kasu honetan Rzeszow (Polonian) egon da Martxoak 5etik ekaina hasiera arte.

Southco Manufacturing enpresan egon da lanean, enpresa serio eta oso profesionala dela dio eta  giro ezin hobearekin. Bertan mantenketa lanak egiten egon da, makinak konpontzen eta hoien uneoroko egoerak aztertzen. Aipagarriena, kalitatearen garrantzia dela dio, norberaren ardura enpresaren gain eta baita, talde lana. MGEPak ikasitakoak lagundu diola dio, batez ere makinak eta hauen funtzionamendua ezagutzen.

Orain Julenen esperientzia polita eskuratu du eta etorkizun gertuan  MGEPen bertan goi mailkao heziketa zikloko 2.garren ziklo bat egitea  pentsatu du: automatizazio eta robotika industriala hain zuzen, bere formakuntza ibilbidea osatzeko asmoz.

Mila esker Julen zure esperientzia gurekin partekatzeagatik eta zorte on ikasketa berriekin 22-23 ikasturtean!

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu