Aimar Mijangos MGEP GMHZ Fabrikazio Produkzioaren programazioa DUAL ereduan IFAM enpresan


Aimar Mijangos Barandiaran naiz, Arrasatekoa eta Erdi Mailako Zikloa egin ondoren, orain Goi Mailako Fabrikazioaren Produkzioaren Programazioa MGEPn bukatzen ari naiz DUAL formatuan.

Nola erabaki zenuen ziklo hau egitea?

Mekanizatuko erdi maila egin ondoren jarraitzeko bide zuzena da eta, Arrasaten bertan MGEP izanda, ez nuen zalantzarik izan. Honetaz aparte, ziklo honetan egiten diren gauzak gustatzen zaizkidalako eta bukatu ondoren lan irteera asko duelako aukeratu nuen .

Arrasatekoa izanda,  MGEP txikitatik ezagutzen nuen eta nire lagunak bertan ikasi zuten, fama ona du eta beti iritzi ona izan dut MGEP-ri buruz. Arrasaten bertan dago, niretzako oso erosoa izan da.

Nolakoa izan da giroa zuen artean?

Giroa oso ona izan da, ezin hobea, leku desberdinetako ikaskideak izan ditut, harreman onak egiteko aukera izan da nahiz eta ikaskide batzuk lehenagotik ezagutzen nituen eta irakasleekin ere giro ona egon da.

ETHAZI metodologiakin, ERRONKEN komentarioren bat… talde lanari buruz

Lehengo eta bigarren mailan hainbat erronka egin ditugu, gero lantokian izango ditugun lan antzerakoak, eta ondo iruditzen zait, taldean egin behar diren gauzak lantzen direlako, koordinazioa, denborak kontrolatu, errespontsabilitatea besteekin…

Adibidez lehenengo mailako erronka batean aluminioa baten ezaugarriak atera genituen hasiera hasietatik: Moldea egin, aluminioa urtu eta konposizioa ajustatu, galdaketa egin, probeta batzuk mekanizatu eta laborategiko entseguak egin. Guk egindako materiala, kanpoan saltzen denarekin konparatu genuen eta neiko ondo irten zaitzagun. Labe industrial batzuekin lana egitea eta materialetako laborategian lana egitea oso interesantea izan zen.

 

  1. DUAL esperientzia. Zer moduko harremana daukazu langileekin? Zer ikasi duzu enpresan? Gomendatuko zenuke DUAL egitea?

 

DUALa IFAM Arrasateko enpresan egiten ari naiz. Oso harreman ona euki dut langileekin lehen egunetik. Enpresan gauza asko ikasi ditut, klasean teoriaz erakutsitako gauzak, praktikan jartzen. Bai, gomendatuko nuke DUAL-a egitea, oso aukera ona izan da, ez naiz damutzen erabaki hau hartu izana.

Zer egitea nahiko zenuke aurreratzean?

Kurtso honekin momentuz nire formazioa bukatutzat emango nuke eta lanean hastea nahiko nuke, ahal izango balitz IFAMen bertan, enpresa ezagutzen dot eta gustura nabilelako bertan lanean. Aurrerago, ikusi behar.

Bete du zikloak hasieran egin nahi zenuena?

Bai, guztiz. Hasieran espero nuena bete da. Espero nuen baino gehiago esango nuke, DUAL aukera izan dudalako eta aukera oso ona izan delako.

 

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu