Mondragon formación profesional

MGEP Automatizazio eta Robotika industrialeko (ARI) Erasmus+ ikasleak atzerrian daude dagoeneko

Automatizazio eta Robotika Industriala heziketa zikloko 3 ikasle praktikak Europan egiten ari dira Erasmus bekari esker.

2022-23 kurtsoan Mondragon Goi Eskola Politeknikoko (MGEP) goi mailako heziketa zikloetan (GMHZ) ari diren 3 ikasle 3 hilabeteko mugikortasun esperientzia edukitzen ari dira Erasmus programari esker. Mugikortasun honi eskerrak, ikasleek lortzen dutena da MGEP-n eskaintzen diren goi mailako lanbide heziketako zikloei dagozkien praktika kurrikularrak konbalidatzea.

ERASMUS+ programak 2001 urteaz geroztik heziketa zikloetako bigarren mailako ikasleei Europan mugikortasun esperientziak eduki ditzatela ahalbidetzen die.

Aurtengo kurtsoan hiru ikasle hauek atzerrian daude martxoa eta ekaina bitartean. Irati Liguo gasteiztarra, Pragan (Txekiar Errepublika). Eta, Ander Álvarez Mendibiltarra eta Iñigo Astralaga getxotarra, Sofian (Bulgaria). Irati, Starmans enpresan ari da bere praktikak burutzen, eta, Ander eta Iñigo Gestamp enpresa euskaldunak Sofian duen plantan daude.

ERASMUS programak gero eta onarpen handiago dauka heziketa zikloetan, eta hala ikusten da eskaera egiten duten ikasleen eta azken urteetan mugikortasun hauetan parte hartu duten ikasleen balorazio positiboetatik. Denek ere errepikatzeko moduko esperientzia dela azpimarratzen dute, hala prestakuntzarekin aldetik, nola arlo pertsonaletik izandako esperientziaren aldetik.

Exit mobile version