Irati Liguo, MGEP GMHZ Automatizazio eta Robotika industrialeko ikaslea Pragan ERASMUS + esperientzia bizitzen
Irati liguo Martinez de iturralde Saez de Gordoa naiz eta txikitatik errobotak deigarriak ziren niretzako. horregatik goi mailako heziketa ziklo bat ikastea erabaki nuen, Automatizazio eta robotica Industriala- Eta Mondragon Goi Eskola Politeknikora etortzea erabaki nuen bere hezkunta ereduagatik.
Ikasketak ondo joan zaizkit, oso praktikoak dira, bai indibidualki eta baita talde-laneanegin ditugu ariketak, praktikak eta proiektuak edo erronkak. Erronkak klasean ikasitako gaiekin erlazionatuta zeuden eta baliogarriak izan dira teoria praktikan jartzeko. Nire ikuspegitik erronka hauek oso erabilgarriak dira etorkizunean enpresa batean lan egin nahi baduzu, beraien bitartez asko ikasteko aukera dago.
Iaztik gogoa piztu zitzaidan beste herrialde eta haien kultura ezagutu nahi nituelako. Martxoan joan nintzen Pragara, Republica checa-ra. Ikasle-egoitza batean bizi naiz beste hiru pertsonekin apartamentua partekatuz. Starmans s.r.o. enpresan praktikak egiten ari naiz. Elektronika enpresa ikerketa-, ingeniaritza- eta fabrikazio-enpresa bat da, eta teknologia aurreratuko produktu eta soluzioak eskaintzen ditu proba eta ebaluazio ez-suntsitzaileet.rako, telemetriarako eta potentziako elektronikarako.
Hainbat enpresa garrantzitsuekin daukate kontaktua bere produktuak saltzeko, gehienbat hegazkin enpresekin.
Nik neuk ikerketak eta probak egiten aritu gara enpresari laguntzen. MGEPen ikskitakoarekiko, robotikari buruz ikasitakoa erabili dut gehien bat.
Eta zer ikasi dut enpresan: ba talde lana garrantzitsua dela guztien artean lan on bat lortzeko.
Esperientzia honek pertsonalki gauza asko ekarri dizkit, beste kultura bat ezagutu dut, “independentzia” hori bizi izan dut eta nire etorkizunarekin zer egin jakiten lagundu dit.
Etorkizunerako, gehiago ikastea da nire asmoa. Enpresa batean lanean hasi nahi ez dudalako oraingoz behintzat. oraingoz, iksten jarraitu nahi dut!
+ Ez dago iruzkinik
Zurea gehitu