22-23 ikasturteko Mondragon Goi Eskola Politeknikoko (MGEP) Goi mailako Heziketa Zikloko ( GMHZ ) diploma banaketa ekitaldia ospatu izan dugu 2023ko ekainak 15ean.
115 ikaslek lortu dute diploma, eta gerturatu direnentzat ekitaldi omenaldia antolatu dugu.
Mahai nagusia honako kidetaz osatua izan da: Haritz Barrutia eta Idoia Urrutibeascoa, Mekatronika industrialeko eta Fabrikazio Mekanikako Diseinuko titulu koordinatzaleak, 2 izkinatan; Gorka Aretxaga, GMHZko koordinatzailea MGEPen, Carlos Garcia, MGEPeko koordinatzaile nagusia eta Javier Aranceta, hizlari gonbidatua.
Gorka Aretxagak, GMHZko koordinatzaileak, ikasle guztiak zoriondu zituen, baita hurbildu ziren guraso eta lagunak, eta gero irakasleak eta zerbitzuko langile guztiak zoriontzea nahi izan zuen, azpimarratuz ikasleek askotan ez dituztela pertsona hauek ikusten baina ezinbestekoa dela beraiek egiten duten lan erraldoia dena ondo aurrera egiteko. MGEP bide lagun izan dutela esan zien. eta etorkizunean ere izan daitekeela.
Gorkak bi aipamen berezi egin zituen: Miren Zubizarreta, erretiroa hartu berri duen lankidea, eta MGEPeko Goi mailako heziketa zikloko (GMHZ) hezkuntza ereduko ama izendatu zuena; eta Idoia urrutibeascoa, erretiroan aurki izango dena, eta MGEPeko Goi mailako heziketa zikloari , eta bereziki Fabrikazio mekanikako diseinua tituluari bultzada garrantzitsu bat ematen lagundu duena. Eskerrik asko biak zuen inplikazio eta lan bikainagatik!!
Ekitalkian hizlari gonbidatu bezala Javier Aranceta aritu da, Mondragon korporazioko Osagai dibisioko garapen eta berrikuntzako zuzendaria.Hitzaldiaren izenburua honakoa izan zen:
” De la formación profesional a la formación de profesionales” . Bertan, ikasleak zoriondu ondoren, hainbat mezu eman nahi izan zien, oso garbi azaldu zituena eta jarraian laburbiltzen ahaleginduko naizena:
- Zer den benetako profesionala izatea? arazo baten aurrean profesionalak jakintza behar du arazoa ondo identifikatzeko, inplikazioa, bere on guztia emateko, bete esandakoa eta azkenik, arazoa benetan konpondu. Adibide batzuk jarri zituen, dena ondo ulertzeko.
- Eta profesionala izatearen abantailak ere aurreratu zituen: soldata bataz bestekoa baino altuagoa, errekonozimendua, eta gustuko gauzak egitearen satisfakzioa.
- Gazteak izanik bide horretatik pausoak ematera animatu zituen, azpimarratuz bide horretan nahi ta nahi ez etengabe formakuntza beharko dutela.
Txalo zaparrada batu eta mahaira hurbildu zen, mahaikide guztien artean diplomak banatzen hasteko.
Jarraian diploma guztiak banatu ziren: Hemen dituzue ekitaldiko argazki guztiak!!!
Eta bukatzeko, Miren Urrietegik hitzaldi eder bat eman zuen ikasle guztien ordezkari bezala: hunkigarria, alaia, denak poztu gintuen eta batez ere denengan ilusioa sortu arazi zigula. Bere ibilbidea , motibazioak, gardenki azaldu zituen, ikasturtean zehar izandako bizipen ugari eta amaitzeko eskerrak eman zituen. Nola ez, txalo zaparrada batu eta bere tutorea izan den Itziar Perez irakasleak lora sorta eder batekin eskertu zuen bere hitzaldia.
Eta ekitaldiari amaiera emateko, Carlos Garciak, MGEPeko koordinatzaile orokorrak hitz batzuk eskaini zituen. Batez ere gaur egun bizi dugun egoera baikorra agerian jarriz, eta etorkizunera esperantzatsu begiratzeko. Aukeren garaian gaudela.
Honekin ekitaldia amaitu, eta luntx oparoa antolatuta zegoen Biteri ikastetxeko jantokian.
Sorpresatxo bat prestatu genuen Idoia Urrutibeascoa eta Miren Zubizarretarentzat bertan, Lore sorta ederra bi lankide bikainentzat!
Jai giroan amaiera eman genion ekitaldiari.