Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Goi mailako Heziketa ziklokoetan titulazio berri bat abian jarri da era DUALean: Industria Mantentzearen Digitalizazio Espezializazioa.
23-24 ikasturte honetan 9 ikasle dabiltza espezializazioa ikasten iraila amaieratik, eta dagoeneko buru belarri dabiltza, baita DUALean, urte osoan zehar. Abendurarte 4 ordu klase eta 4 ordu enpresan, gero beste 4 hilabetez 5 ordu klasean egingo dute, eta azkenik, 8 ordutara enpresan egongo dira
9 ikasle haiek jadanik goi mailako titulua daukate, gehienak bat baina badira 2 eta 3 goi mailako titulu dituztenak, eta batzuk goi mailakoaz gain, erdi mailakoak ere: Mekatronika industriala, Automatizazio eta robotika industriala, Fabrikazio mekanikoko produkzioa programatzea eta baita Fabrikazio mekanikoko diseinua, hain zuzen.
Hona hemen titulazioan landuko dituzten ezagutzak ( zer ikasi) eta ikasketa plana:
- Industria-mantentzearen motak, jarduerak eta adierazle nagusiak ezaugarritzea, erakundearen beharren araberako estrategiak proposatzeko
- Mantentze-jarduerak eta -prozedurak egokitzea, giza-faktoreari eta industria-motari lotutako arriskuak minimizatzeko
- Prozesuak eta/edo makinak egokitzea hautatutako teknologia digitalak txertatuz, segurtasun-, efizientzia- eta iraunkortasun-irizpideak kontuan hartuta
- Digitalizatutako mantentze-prozesuen hobekuntza ebaluatzea, identifikatutako adierazleen bilakaeraren jarraipena eginez
- Funtzionamendu-parametroak berriz programatzea eta doitzea, eta sistema berregokitzea mantentze-prozesuen inguruko eragiketa- eta monitorizazio-eskakizun berrien aurrean.
- Industria-komunikazioetako soluzioak aplikatzea, datuak hartuz eta datuak biltegiratzeko sistemak integratuz
- Mantentze-lanen digitalizazioaren ondorioz jasotako informazioa aztertzea, inplikatutako prozesuak optimizatzeko
- Instalazioen mantentze-lanak antolatzea eta kudeatzea teknika eta aplikazio digitalen bidez
- Mantentze-eragiketak optimizatzea, sektoreko teknologia aurreratuak sartuz
Gaur lotura hariztatuen praktika batean sentsore ezberdinen instalazioan, neurketa katearen konfigurazioan, datuen tratamenduan eta emaitzen analisian lanean ibili dira, argazkietan ikusi ahal den moduan.
MGEP GMHZ Industria mantentzearen digitalizazio espezializazio berriko ikasleak laborategian lanean
Ikasleak Lotura hariztatuen praktikan landutako datuak eta grafikatutako emaitza desberdinak.
MGEP GMHZ Industria mantentzearen digitalizazio espezializazio berriko ikasleak tailerrean lanean