Mondragon formación profesional

Maider Santos, MGEP GMHZ Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko DUAL ikaslea ZERBIMEK enpresan lanean

Maider Santos Garay naiz, Arrasatekoa naiz baina momentu honetan  baina Eskoriatzan bizi naiz. Mondragon Goi Eskola Politeknikoan (MGEP) Goi mailako Heziketa zikloko (GMHZ) Fabrikazio Mekanikoko Diseinua ikasketak burutu nituen 22-23 ikasturtean.

Ni berez Ekonomialaria naiz eta Finantza Zuzendaritzan masterra dut, baina beti aurkitu ditut administrari lanak eta zerbait gehiago nahi nuela sentitzen nuen. Haurdun geratu nintzenean langabezian geratu nintzen, eta semea jaio ondoren pentsatu nuen une egokia zela aldatzeko eta administrari ez ziren beste lanpostu batzuk lortzeko,  zerbait teknikoagoa ikasteko. Bizi garen ingurunean industria asko dago, eta erosketa-teknikari lanposturako, adibidez, planoak interpretatzea, materialak ezagutzea etabar eskatzen dute. Hori dela eta, nire bikotekideak Mekatronika ikastera bultzatu ninduen eta ziklo horren ate irekietara joan nintzen.  Baina ni ez naiz asko tailerrekoa, ez dit inoiz atentzioa eman, eta zikloa azaltzen ari zirenean banekien hori ez zela nirea. Eta Idoiara Urrutibeascoa eta Mikel Garcia ikasleekin aritu nintzen, eta beraiek  Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko goi mailako ziklora bideratu zidaten.

 

MGEPen ikastea hasieratik erabakita  nuen, bereziki ditudan erreferentzia onengatik. Izan ere, nire lagun askok hemen ikasi dute, eta, azkenean, hemen goi mailako ziklo bat egitean izango nituen etorkizuneko aukerak ere baloratu nituen. Bestalde, tokatu zaidan klaseari dagokionez, zorte handia izan dut ikaskide batzuekin, gelako nagusiena izan arren asko lagundu didatelako.

Zikloan hasi nintzenean, ezertxo ere jakin gabe hasi nintzen. Ez nekien bista bat nola marraztu, ez nekien Solidworks zer zen edo hainbeste elementu komertzial zeudela… Eta tira, haien laguntzarekin asko ikasi ahal izan dut, baita Solidworks titulua atera ere! Nire ikaskideekin adin desberdina izan arren, ikasgelako talde polita osatzea lortu dugu.

Erronkak egiten ere ondo aritu nintzen. Lehenengo mailan Zilindro pneumatikoaren erronka egin genuen eta kurtso amaieran Eguzki jarraitzaileran erronka. Bigarren mailan aldiz, 3DExperience-rekin lan egin dugu, honek lankidetza ingurune batean lan egitea ahalbideratzeaz gain, plastikozko injektore baten zatiak diseinatzera eta muntatzeko aukera eman digute. Bestalde, bigarren ikasturtearen bigarren erdian, Skatearen erronka egin dugu. Skate batek dituen osagai guztiak diseinatu genituen, eta gero hauek fabrikatu, bai truck-ak eta baita taula ere.
Azken erronka hau oso berezia izan da, nire familian kirol honen zaleak daudelako eta Skate-a nola egiten den jakitea oso interesgarria iruditu zaidalako.

Nire kasuan oso esperientzia aberasgarria izan da; izan ere, ezer ez nekiela hasi nintzen, eta marrazketa-programen, simulazio-programen (injekzioa, forja), eskema elektrikoak egiteko
programen eta abarren ezagutza askorekin joaten naiz. Eta, bestalde, asko ikasi dut materialei buruz, tratamendu termiko eta gainazal tratamenduei buruz eta elementu komertzial desberdinei
buruz. Gaur egun lanean ari naizen lanpostuan oso erabilgarriak ditut ezagutza guzti horiek.

Gainera DUALa egiteko aukera izan dut. Arrasateko mekanizazio enpresa txiki batean DUALa egiteko aukera eman zidaten,ZERBIMEK izenekoa. Hasiera batean bulego teknikoan negoen bezeroen eskaerak kudeatzen, materiala  erosten eta mekanizatzeko bidaltzen zizkiguten piezen planoak egiten. Baina orain dela gutxi sailez aldatzeko aukera eman didate, eta orain kalitatean, azpikontratazioan eta logistikan nago.  Orain, nire funtzioak nire lankideak fabrikatzen dituzten piezak egiaztatzea da, ondoren tratamenduen arabera hauek sailkatzea tratamentugile desberdinei bidaltzeko, eta, behin piezak bukatuta daudela, azken bezeroari bidaltzea, beste gauza askoren artean.

Zerbimek mekanizazio-enpresa bat da, hainbat ingeniaritzatarako lan egiten duena, beste bezero askoren artean. Tornuko eta fresako piezak mekanizatzen ditu, Fabrikazioa serie laburrekoa da, eta, beraz, oso fabrikazio pertsonalizatua dela esan daiteke bezeroarentzat. Kalitate-kontrolean planoko baldintzak betetzen ez dituzten akatsak aurki daitezke; beraz, baztertu egin behar dira, edo, beste alde batetik, akats estetikoak badira, bezeroari galdetu behar zaio horrela balio diezaieketen. Bestalde, eta piezaren kalitatea hobetzeko, piezak fabrikatzeko prozesuak berrikusi ohi dira.

Gauza asko ikasten ari naiz bertan, baina bat azpimarratu behar banu, hau esango nuke: norberan lanak besteen lanetan duen  eragina.

Enpresan, eskolan landu dugun talde-lanaren garrantzia aplikatzen dugu, guztion lankidetzarekin aurrera ateratzen baita lana.
Bestalde, baloratua sentitzen naiz enpresan, ardura handia eskatzen duen departamentuz aldatzeko aukera eman baitidate.

Zikloan eskuratu ditudan ezagutzetatik asko erabiltzen ditut, hala nola pieza baten bidez planoak sortzea nola fabrikatuko den kontutan izanda, piezak egiaztatzeko horiek interpretatzea edo, lehen esan dudan bezala, materialak eta tratamenduak ezagutzea.

Lehenago ere beste esparru batzuetan ere lan egin dut, hala nola administrazioan edo logistikan. Baina industrian sakonago sartzea oso erakargarria egiten ari zait. Eta oso pozik nago.
Eta Ziklo honekin hasiera batean nituen ikusminak erabat bete ditu.

Orain nagoen sektorean lanean jarraitzen ari naiz, paraleloan  kalitatezko ikastaroa egin dut  zikloarekin batera, eta badakit etorkizunean ikastaro gehiago egingo ditudala nire ezagutzak hobetzeko.

Une jakin batzuetan gogorra izan da ikasketak, lana eta denok daukagun bizitza pertsonala bateragarri egitea. Baina esfortzua merezi duela uste dut, Ikasgelan ikusten
duzun teoria praktikan jartzen duzu lanean, eta hor ikusten duzu benetan zein garrantzitsua den ezagutzak izatea.

Eskerrik asko Maider gurekin zure esperientzia partekatzeagatik!!!!

 

Exit mobile version