Hitzaldian, alde batetik, olioei gehituriko gehigarri desberdinek olioen propietateak nola alda ditzaketen aurkeztu zen, egoera eta aplikazio desberdinetara egokitzeko.
Bestetik, taladrinek gaur egun duten garrantzia ere azpimarratu zen, nahasketa era egokian burutzetik hasi eta beraien mantenu kudeaketaraino. Hitzaldian, taladrina nahasketen demostrazio txiki bat ere egin zen eta hauen kontrolerako erabiltzen den espektometroa nola erabili aurkeztu zen. Azken honek, taladrinen kontrol bizkor bat egitea ahalbidetzen du, olio eta uraren konzentrazio neurtuz.