ASIR 23-24 GMHZ 1. mailako ikasleek 0 Erronka eginez hasi dute ikasturtea MGEPen (ikusi bideoa)


23-24  ikasturteari hasiera emateko, MGEPeko Sareko Informatika Sistemen Administrazioko 1. mailako ikasleek, ikasturte hasierako erronka burutu dute, erronkan oinarritutako gure hezkuntza eredua era praktiko eta eraginkorrenean ezagutu eta barneratzeko, eta bide batez elkarlanean bere ikaskide berriak ezagutzen hasteko. Erronkarekin hasi baina lehen hainbat ekintza egin dituzte elkarren artean ezagutzeko, Bingo bat ere egin izan dute, arrakasta iztzela izan duena. ;-D Azkenik 0 erronka. Erronka honen helburua, ikasleak beraien artean lan taldean aritzea eta denbora epe baten barruan erronka bat burutzea da.  Kasu honetan, hodei erronka burutu dute. hainbat baliabide desberdinekin dorre luzeena egitea zuten helburu.

Erronkarekin hasi aurretik, pausu batzuk eman behar izan dituzte ikasleek. Hasiera batean, erronka ulertu behar izan dute, hau da, jakin zein den helburua eta helburu horretara iristeko arauak. Ondoren, talde bakoitza identifikatzeko, taldearentzat izen bat sortu behar izan dute. Hainbat buelta eman diote dorrearen garapenari eta 2.garrenean, lehenengoko aldian egindako akatsak aztertu eta hobetzeko aukerak ezartzeko aukera ere izan dute.

Hurrengo bideoan ikus ditzakezu ASIR ikasleak Erronka 0-an lanean

ASIR  1.mailako talde irabazlea

 

 

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu