Mondragon formación profesional

MGEP GMHZ mekatronikako ikasleen arteko lankidetza sustatzen

Mondragon Goi Eskola Politeknikoko (MGEP) Goi mailako Heziketa Zikloko (GMHZ) Mekatronika Industrialeko  ikasleen artean zeharkako konpetentziak lantzea dugu helburu. Horien artean lankidetza eta kooperazioa bultzatzearena lantzea garrantzizkoa ikusten dugu.

Ikasle batek beste baten iruzkin ekarpen edo laguntza, irakasleak ematen dionaren baino gogokoak izaten ditu. Hori dela eta praktikak, ariketak naiz erronkak garatzean, ikasle edo talderen bat aurreratua baldin badago edo beste ikasle/ikas-talde bat laguntzaren beharrean ikusten baldin badu, irakasleok bultzatu egiten ditugu lankidetza jorra dezaten. Era honetara lan munduan aurki dezaketen egoeretan, beste lankide bati laguntzeko sena sortuko zaio instintiboki ikasleari.

Irakasleak atzekaldetik egongo gara begira eta atentu ematen dizkieten laguntza eta ekarpenak egokiak direla bermatzeko asmoz. Disfrutatu dezagun ikasleak elkarren artean laguntza emanez denon formakuntza garatzen doala .

Adibide bezala hemen dugu argazkitxo bat non Mekatronika Industrialeko 1.maila B taldeko ikasle batek Integrazioko PLCko praktika bat burutzean, beste ikasle batzuei laguntza ematen dien, panelaren martxa jartze eta doitze prozesuan. Akatsak non dauden eta nola konpondu behar diren azalduz berea ez den taldekide batzuei.

Aimar ikaslek dioen bezala: “Programatzea eta muntatzea oso gogoko ditut eta ikaskideak   laguntzea naturalki ateratzen zait “.

 

Exit mobile version