Goi mailako Heziketa Zikloko (GMHZ) 6 ikaslek atzerrian burutuko dute euren ikasketei dagokien praktikaldia 23. urtez jarraian Mondragon Goi Eskola Politeknikokoak (MGEP) ikasleei eskaintzen dizkien Erasmus+ mugikortasun esperientziaren baitan
Polonian eta Bulgarian egingo dute hiru hilabetez Laneko Prestakuntza moduluari dagokion praktikaldia
2023-24 kurtsoan Mondragon Goi Eskola Politeknikoko (MGEP) Goi mailako heziketa zikloetan (GMHZ) ari diren 6 ikaslek 3 hilabeteko mugikortasun esperientzia edukiko dute Erasmus+ programaren bekei esker.
Aurtengo kurtsoan sei ikaslek bidaiatuko dute atzerrira martxoa eta ekaina bitartean, eta Sofia (Bulgaria), Krakovia eta Varsovia (Polonia) hirietara joango dira. Goi Mailako Heziketa Zikloetako Mekatronika Industriala, Automatizazio eta Robotika Industriala, Fabrikazio Mekanikoko Diseinua eta Sareko Informatika Sistemen Administrazioko ikasleak dira eurak, eta urte terdi honetan Mondragon Goi Eskola Politeknikoan ikasitakoa praktikan jartzeko aukera izango dute atzerrian.
Erasmus+ programak gero eta onarpen handiagoa dauka heziketa zikloetan, eta hala ikusten da eskaera egiten duten ikasleen eta azken urteetan mugikortasun hauetan parte hartu duten ikasleen balorazio positiboetatik. Denek ere errepikatzeko moduko esperientzia dela azpimarratzen dute, hala prestakuntzarekin aldetik, nola arlo pertsonaletik izandako esperientziaren aldetik.