MONDRAGON GOI ESKOLA POLITEKNIKOAK (MGEP) AMAZONEKO LANGILEAK TREBATUKO DITU GMHZ MEKATRONIKA INDUSTRIALEAN, AMAZONEN «APRENDIZAK» LANBIDE-PRESTAKUNTZAKO PROGRAMAREN BARRUAN (BIDEOA)
AMAZONek eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoak (MGEP) bat egin dute Amazoneko langileei prestakuntza profesionala eskaintzeko, Amazonek abian duen «Aprendizak» prestakuntza-programaren bidez. Mekatronika industrialeko goi-mailako heziketa-zikloaren bidez gauzatuko da trebaketa, eta prestakuntza eta enplegua txandakatuko dira.
Ikastaroaren lehen edizioa 2023ko azaroan hasi zen eta 2 urte iraungo du. Ikastaro horretan, Amazoneko langileek 4-6 asteko eskola teorikoak egingo dituzte, txandaka, Mondragon Goi Eskola Politeknikoak (MGEP) Arrasaten dituen instalazioetan, eta atal dual praktikoa, berriz, Amazonek Madrilgo, Toledoko, Sevillako, Valentziako eta Murtziako zentroetan dituen lantokietan.
Lanbide-heziketako zentroak Amazonentzat bereziki diseinatutako programa da, eta enpresak bere langileen prestakuntzari dagokionez dituen behar zehatzei erantzuten die. «Aprendizak» ikas-ekinezko lanbide-heziketako programa da, eta helburu zehatza du: enpresaren mantentze-sailetarako profesionalen harrobia sortzea, prestakuntzako eta enpleguko eredu mistoaren bidez. Amazonek 3 urte dela jarri zuen abian programa, eta orain jauzi kuantitatiboa egin du Arrasateko heziketa-zentroaren eskutik —Amazonen programa horretarako erreferentziazko prestakuntza-zentroa izango da Estatu osoan—.
Akordioa gaur gauzatu da, «Aprendizak» programa aurkezteko Mondragon Goi Eskola Politeknikoarekin antolatu den ekitaldi instituzionalean. Bertan izan dira Carlos Garcia Mondragon Goi Eskola Politeknikoko koordinatzaile nagusia, Jon Guinea hezkuntza-gaietarako politika publikoen Amazoneko arduraduna eta Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza-sailburua. Horiez gain, hitza hartu dute Gorka Aretxaga ikastetxeko Lanbide Heziketako koordinatzaileak, Jon Guinea, public policy Maager Amazonen, Marta Casasayas Amazonen «Aprendizak» programaren arduradunak, «Aprendizak» programako zenbait ikaslek eta Oriol Homs soziologo, unibertsitate-irakasle eta programako parte-hartzaileen lanbide-heziketako adituak. Jardunaldian izan dira, halaber, Nicolas Sagarzazu Eusko Jaurlaritzako Plangintza eta Antolakuntza zuzendaria eta Julen Elgeta HETELeko presidentea.
«Talentu gaztean sinesten dugu Amazonen, eta, “Aprendizak” programaren bidez, gazte horien garapen profesionala bultzatu nahi dugu espezialitate teknologikoetan. Guretzat garrantzitsua da prestakuntza-aldian dauden gure langileek mekatronikako ezagutza arautuak eskuratu ahal izatea, Mondragon Goi Eskola Politeknikoa bezalako erreferentziazko zentro batean, eta, ondoren, esperientzia praktiko osoa izatea enpresako profesionalen eskutik», adierazi du Marta Casasayasek, enpresako «Aprendizak» programaren arduradunak.
Bestalde, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko (MGEP) koordinatzaile nagusi Carlos Garcíak hauxe adierazi du: «Enpresei beren langileen prestakuntza-prozesuetan laguntzeko gaitasuna eta erantzukizuna dugu ikastetxeok, batez ere oraingo hau bezalako kasu berezietan; izan ere, Amazon enpresa ohiz kanpoko ahalegina ari da egiten, profesionalik onenak izateko, bai eta apustu oso handia ere, bai ekimenaren dimentsioagatik eta irismenagatik, bai dakarren ahalegin ekonomikoagatik eta denboragatik. Jakintza-zentroak, eta, zehazki, LHko zentroak, eragile erabakigarriak gara enpresen eta, beraz, gure gizartearen talentuaren etorkizunean. Modu hitzartu eta arautuan eta metodologia eta pedagogia egokiekin hezten dugu, geroago praktikan erabiliko dituzten ezagutzen oinarriak eskura ditzaten ikasleek. Argi dago Amazonen «Aprendizak» bezalako akordioak funtsezkoak direla enpresaren premien araberako prestakuntza bermatzeko, horrek garapen pertsonal eta profesionalerako aukera gehiago eta hobeak emango baitizkie langileei. Ekimen aitzindari hori, gainera, adibide bikaina da beste industria-enpresa batzuei eta antzeko beharrak dituzten beste sektore batzuetako enpresei aukeran dituzten bideak erakusteko».
Jarraian, ekitaldiaren hainbat irudi, eta amaieran prentsan agertutako berriak.
Nicolás Sagarzazu, Gorka Aretxaga, Jokin Bildarratz, Carlos García, etaAMAZONeko 2 ordezkari, Marta Casasayas
Marta Casasayas, Amazon Españako Aprendizai proiektuko burua kurtsoko 2 ikaslerekin.
Oriol Homs, sociólogo, docente universitario y experto en formación profesional y de los participantes en el programa
Jon Guinea, Amazon public policy manager
Gorka Aretxaga eta Nicolás Sagarzazu eta urrunean Julen Elgeta eta Jokin Bildarratz
Berriak Mondragon Unibertsitatean, MONDRAGON GOI ESKOLA POLITEKNIKOA FORMARÁ A EMPLEADOS DE AMAZON EN MECATRÓNICA INDUSTRIAL DENTRO DEL PROGRAMA DE CUALIFICACIÓN PROFESIONAL ‘APRENDICES’ DE AMAZON
Diario Vasco: Amazon busca talento en Mondragon;
Noticias de Gipuzkoa: Arrasate: Aprendices de mecatrónica de Amazon podrán formarse en la Escuela Politécnica Mondragon
TU Lankide– Mondragon Goi Eskola Politeknikoak Amazoneko langileak trebatuko ditu