Mondragon Goi Eskola Politeknikoa (MGEP) Goi mailako Heziketa zikloa (GMHZ) Automatizazio eta Robotika Industriala (ARI) ikasleak diren Aitor Marco eta Ekaitz Gonzalez hirugarrenak izan dira SMC enpresak (Gasteiz) eremu nazionalean antolatutako Silver Piston lehiaketan.
Otsailak 7an banatu dituzte SMC enpresak antolatzen duen Silver Piston 2024 Sariak, eta sarituen artean daude Mondragon Goi Eskola Politeknikoko (MGEP) Goi maila Heziketa zikloko (GMHZ) Automatizazio eta Robotika Industriala (ARI) ikasleak Aitor Marco eta Ekaitz Gonzalez. Sariketa hori Lanbide Heziketa mailako instalakuntza, mantenu, elektrizitate, elektronika eta mekanika ikasleei zuzenduta dago, eta MGEP GMHZeko ordezkariak hirugarren sailkatu dira. 18.000 euroko balioa duten sariak jaso dituzte.
Gasteizen banatu dituzte gaur SMC multinazionalak antolatzen dituen Silver Piston España 2024 sariak. Eta hirugarren saria Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Aitor Marcorendako eta Ekaitz Gonzalezendako izan da. Estatu osoko Lanbide Heziketako (LH-FP) mailako ikasketetan diharduten 20 talde aukeratu dituzte guztira. Irabazleak Iruñeako CIP Virgen del Camino-ko Ander Aginagalde eta Lucia Arlanzon izan dira, eta bigarren sailkatu dira Malagako CDP San Jose-ko Francisco Vega eta Juan Antonio Gonzalez. Hiru finalistek 18.000 eurotan baloratuta dauden sariak jaso dituzte, eta sari horiek euren ikasketa zentroetako ekipamenduak eta erraminta didaktikoak hobetzeko dira