Mondragon formación profesional

Markel Perez, MGEP GMHZ Mekatronika industrialeko ikasle DUALa SORALUCE enpresan

Markel Perez, MGEP GMHZ Mekatronika industrialeko ikasle DUALa SORALUCE enpresan

Betidanik gustatu izan zaidalako teknologiarekin lotutako gaiak. Hasiera batetan ingeniaritza mekanikoan sartu nintzen, baina hau utzi eta teknologia edo industria munduan jarraitzeko aukerarik onena mekatronika industrialeko goi mailako zikloan sartzea iruditu zitzaidan. Eta MGEP-ra etortzearen arrazoia batez ere gertutasuna izan da.

Industriako aplikatzen diren hainbeste ezagutza ikasteak batez ere, eta  teoria hori ia guztiz praktikan jartzearena izango litzateke, praktikotasuna bilatzen ari ninzten.

2023ko ekainaren 16an hasi nintzen eta hurrengo urteko , hau da, 2024koEkainaren 16an bukatuko dut. Nere instruktorea Asier Gutiez izan da. Enpresa SORALUCE da eta  makina erraminta sektorean egiten du lana. Ni zehazki buruen lan sailean egon naiz.

DAS (Dynamic active stability) -ak muntatzen ditut, fresadoreen karneroan doazen bibrazioen aurkako amortiguazio sistema bat da. Hauek muntazerako orduan ikasitako hainbat arlo lerrokaturik daudela esango nuke: Sistema mekanikoak (torlojuak, errodamenduak sartzea, dinamometrika), Planoak interpretatzea, sondak eta potentzia sarrerak kableatzea…

Arduraren aldetik hainbat ardura hartu ditudala esango nuke, batetik DAS-a montatzearen ardura edukitzea, hau da muntaia egoki bat izatea ondoren hau probatzen edo rodajean jartzerako orduan dena ondo dagoela ziurtatzeko, erraminta batzuen erabileraren ardura ere…

 

Alde pertsonaletik disziplina edukitzea, izan ere, egunero goiz jaikitzeak eta egunero behar den orduan egoteak disziplina ematen dizu. Horretaz aparte, jendearekiko tratu egokia edukitzea, izan ere, adin, postu edo estatus desberdineko jendearekin tratua edukitzea garrantzitsua da lanean bakoitzaren ongi izatea bermatzeko. Arlo profesionaletik, industria mailan iada garrantzizko moduko proiektu hau muntatzeko eta probatzeko kapaza izateak, errealizatua sentiarazten nau langile bezala.

Berriz ikasten hasi ezkero, DUAL INTENTSIBOA zalantza gabe aukeratuko nuke, izan ere, ematen den laguntza ekonomikoaz aparte, esan bezala diziplina ta errutina markatu bat edukitzea ekartzen du eta soberan daukazun denbora libre horri garrantzi gehiago  ematen diozu. Baina ikastea eta lana egitea ziklo mailan, oso eramangarria dela esango nuke, nahiz eta klaseak arratsaldez izatea nahiko pisutsua egiten den.

Industria zer den edo teknologia mundua gustatzen zaion pertsona horri guztiz gomendatuko nioke ziklo hau, guztiz murgildu arazten zaituelako sektore honetan.

Mekatronika ingeniaritzako gradua egiteko asmoa daukat, ez nuke nahiko ziklo honekin bakarrik gelditzea. Ikasten jarraitzeko gogoa daukat!

Eskerrik asko Markel gurekin zure testiganzta partekatzeagatik!!

 

 

 

Exit mobile version