Andoni Ugalde, MGEPeko Industria Mantentzearen Digitalizazioa  goi mailako espezializazioko ikasle DUALa Copreci enpresan


Andoni Ugalde, MGEPeko Industria Mantentzearen Digitalizazioa  goi mailako espezializazioko ikasle DUALa Copreci enpresan. 3 Goi mailako heziketa ziklo ondoren, espeziliazioa burutu du.

Andoni Ugalde Igartua naiz,  24 urte ditut eta Elorriokoa naiz. 323-24 ikasturte honetan  Industria Mantentzearen Digitalizazioa
deritzon goi mailako espezializazioa egiten ari naiz Mondragon Goi Eskola Politeknikoan (MGEP). Aurreko urteetan
Mekatronika industriala, Automatizazioa eta Robotika Industriala, eta Fabrikazio mekanikoko diseñuko  goi mailako hziketa zikloak
burutu ondoren, 3 goi mailako zikloak eta espezializazioa. Guztiak DUAL formakuntza modalitatean.

 

Espezializazio  hau Mekatronika industrialean jasotako formakuntzaren gehigarri bat bezala ikusten dut. Sasoi hartan jasotako formazioaren osagarri bezala. Enpresetako fabrikazio instalazioetan eta beraien mantenuan, Industria 4.0 aro bilakapenean, 5.0 ate joka dogularik, aro berriek dakarten funtzionamendu erak, makinen akzionamenduak, kontrolak, seguritate neurriak, elektronika eta informatika integratuak, etengabe bilakatzen dabilen mundu hontarako prestakuntza bidean murgildurik izateko bide bezala ikusten ditut goi mailako formakuntza zikloak.

Eskertzekoa guztiz, urte hauetan DUAL modalitatean MGEP-an ikasi eta zenbait Enpresatan praktika lan egintez izandako aukerak. CMZ-SEUNER, ULMA-PACKAGING, COPRECI, esperientzia ezberdin eta positiboak guztietan.

Oraingoan  COPRECI kooperatiban aurreko Fabrikazio Mekanikoko Diseñu goi mailako zikloan, aukera izan nuen bertan ikasi eta lana egiteko. Eta gaur egun ari naizen Espezializazioan, bertan jarraitzeko aukera izan dut, 2023. Irailaren 11-tik Ekainaren erdialderarte. Departamentu, prozesu eta lankide ezberdinekin aritzeko aukera izan dut.

COPRECI kooperatiban, tutorea Luis Agirre izanik, eguneroko jardueran instruktoreak Hornikuntza Biltegiko lankidek dira. COPRECI enpresak etxe-tresnen osagarriak fabrikatzen ditu (presostatoak, presio eta egoste balbulak, gas, indukzioa,elektro-ponpak, etb.)
COPRECI enpresan DUAL formakuntzan egindako esparruak ihaz Gas egosketako Ofizina Tekniko batean eta aurtengo zikloan Hornikuntza biltegian.

Lan ezberdinak egokitu zaizkit, makina baten elementuak krokisatu eta 3D planoak SOLIDWORKS softwarearekin egitea, kodifikazio lanak, makina eta elementuen sinplifikazio eta estandarizazioak, biltegiko layout 3D planoak, biltegiko ubikazioak artikuloei lokalizazio bat ematea. Proiektu honen helburua, beharrizanak sortzen direnean, artikuloak lortzea erreztea, non dauden eta zenbateko stocka dagoen jakiteko herramienta garatzea.

Enpresan DUAL formakuntza egiteak, errealitatearekin kontaktua izateko aukera eman dit.Ikasitako teoriak eta herramientak praktikan jartzea, SOLIDWORKS en egindako planoak piezatan ikustea eta bere funtzionamendua egiaztatzea, edo zuzenketak egitea. Esperientzia oso gomendagarria iruditzen zait. Formakuntza jasotean arlo ezberdiñak: mekanika, hidraulika, neumatika, elektronika, programazioa, diseñua, … era batean edo bestean, enpresatako proiektu eta behar ezberdiñetan aurki ditzakegu.

Teknologia era etengabean bilakatzen ari den heinean, formakuntza bizitza osorako behar bezala ikusten dut, lanean beti izango da zer ikasi.

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu