MGEP Zikloko Mekatronika industrialeko ikasleak ULMA Packaging-eko 2 azpimultzorekin Erronkan lanean aritu dira (BIDEOA)


Mondagon Goi Eskola Politeknikoko (MGEP) Goi mailako Heziketa zikloko ( GMHZMekatronika industrialeko ikasleak ULMA Packaging-eko 2 azpimultzorekin Erronkan lanean aritu dira

BIDEOA ikusi:  https://youtu.be/bnbwkrbZh80

Aurten, MGEP GMHZ 1.mailako Mekatroniko Industrialeko ikasleak, ULMA Packaging-ek fabrikatzen dituen ontziratze makina bitako azpimultzo errealekin ibili dira lanean Erronkan. Erronkan titulazioak bideratzen duen Muntatzaile mekatroniko profila/konpetentzia teknikoa landu dute, azpi-multzo hauekin. ULMA Packagingeko muntatzaile langileek egiten dituzten muntatze mekaniko lanak simulatu dira MGEPn erronkarako bideratutako tailerrean.

Ontziratze makinak bi muntaia lerrotan osatzen dira: Flow Pack eta Termo-formatuko lerroetan. Eta bertako azpimultzo errealak eskura eduki ditugu lan egiteko.

ULMA  Packagineko azpimultzoak

Azpimultzoak ezagutzeko asmoz, lehenik enpresa bisita egin genuen. Bertan ULMA Packaging azaldu eta bere bi muntaia lerroak ikusten ibili ginen. Bertako muntatze arduradunen laguntzaz, bi azpimultzoen ezaugarriak aztertu genituen eta makinan bertan non kokatzen diren eta zein lan egiten duten ikusi genuen.

 

MGEP GMHZ  Mekatroniko Industrialeko ikasle eta irakasleak ULMA  Packaginera egindako ezagutza bisitaren hainbat gune

Erronkaren testuingurua landu ondoren, MGEP-eko muntaia tailerrean batu eta ikasleak taldekatuz,  6 lan estazio desberdinetan banatu genituen: 2 muntaia/des-muntaia mekaniko estazio, 2 PLC bitartez Termoformatuko azpimultzoaren lan zikoak kontrolatzen eta sistema pneumatikoaren azterketa bideratuz eta azken bi estazio non Flow Pack-eko azpimultzoa kontrolatzeko beharrezkoa den Koadro elektrikoaren muntaia egiten zen.

Horrela izan genituen bi astetan ikasleak estazioz estazio aldatzen eta ULMA Packaging-eko egin beharrak simulatzen, klasean landutako ezagutza teknikoak praktikan ezartzen.

 

 

MGEP GMHZ  Mekatroniko Industrialeko ikasleak MGEPen lanean

Fabrikazio lanetan gaitasun maila handitzeko asmoz, Flow Pack-eko azpimultzoan dagoen tentsorearen lanak simulatzen duen multzo mekaniko berri bat diseinatu, fabrikatu eta muntatu egin zuten ikasleek.

Azkenik Zeharkako konpetentziak garatzeko asmoz, Erronkaren txosten tekniko bat idatzi behar izan zuten bai eta aurkezpen bat egin. Kasu honetan bi taldek, ULMA Packaging-eko muntaia arduradunen aurrean egin zuten eta adituen hauen aldetik feedbacka jaso genuen.

Primerako erronka atera zitzaigun eta ikasleek aurre ikusi dute etorkizuneko lan mota bat nolakoa izan daitekeen. Eskerrik asko ULMA Packaging-i eskainitako aukera honegatik eta bereziki Reyes Caro eta Unai Egaña arduradunei bai eta giza baliabideetako taldeari.

 

 

 

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu