Mondragon formación profesional

MGEP Goi mailako Heziketa Zikloko ikasleek EIE “enpresa proiektuak” aurkeztu dituzte Tknikak Eibarren antolatu duen Ikasenpresa Ferian.

Mondragon Goi Eskola Politeknikoko (MGEPGoi mailako Heziketa Zikloko (GMHZ)  2. mailako ikasleek 23-24ko Enpresa eta Ekimen Sortzailea (EIE) moduluaren baitan lantzen dituzten “enpresa proiektuak” aurkeztu dituzte, horretarako Tknikak Eibarren antolatu duen Ikasenpresa Ferian.
 
2024ko Otsailean ospatu den feria honetan, Lanbide Heziketako Euskadiko 50 eskoletako 400 proiektu baina gehiago ezagutzeko aukera izan da, horien artean MGEPko Goi maillako heziketa zikloko hogeitahiru. Eguraldi hotza izan arren, giro paregabea egon zen bertan, eta MGEPko bost zikloetako (Fabrikazio Mekanikoko DiseinuaProgramación de la Producción en Fabricación MecánicaAutomatizazio eta Robotika IndustrialaSareko Informatika Sistemen Administrazioa, eta Mekatronika Industriala) 70 ikaslek mota ezberdinetako proiektuak aurkeztu zituzten. Besteak beste, “esku-pilota frontoietarako VAR sistema”, “etxean maskotak bakarrik daudenean hauek bideokamara bidez kontrolatzeko sistema”, “tailerretan bolalumak eskura egoteko iman eta karkasa bidezko prototipoak”, “sute kasuetan eraikinak ebakuatzeko led argien bidez gidatutako larrialdi eta ebakuazio sistema”, edota “lorategiak automatikoki ureztatzeko programautako sistema”.
“sute kasuetan eraikinak ebakuatzeko led argien bidez gidatutako larrialdi eta ebakuazio sistema” proiektua eta produktua
“etxean maskotak bakarrik daudenean hauek bideokamara bidez kontrolatzeko sistema” proiektua eta produktua
” esku-pilota frontoietarako VAR sistema” proiektua eta produktua
Mekatronika industrialeko ikasleak aurkezpen
” Igogailua” proiektua eta produktua Mekatronika industrialeko ikasleak aurkezpen
” planta industrialetan beti eskura izateko soluzioa” proiektua eta produktua
Programación de la Producción en Fabricación Mecánica (PPFM) ikasleak aurkezpen
MGEPko Goi mailako heziketa zikloko ikasleek bigarren mailako Enpresa eta Ekimen Sortzailea (EIE) moduluaren baitan, irailetaik otsailera ekintzailetasuna jorratzen eta lantzen dute. Batetik, enpresa bat sortzeko beharrezkoak diren pausuak lantzen dira. Enpresa-ideia lortzeko sormen jarduerak egitetik, enpresa sortzeko beharrezkoak diren marketing planeko dokumentazioa sortzera. Bestetik, sortzen duten enpresa proiektu horren maketa edota prototipo bat eraikitzen dute, bakoitzak euren Heziketa Zikloarekin zerikusia duena, eta zikloan zehar ikasitako ezagutza teknikoak aplikatuz.
Azkenik, behin hezikleta zikloa amaitutakoan, MGEPko ikasleek enpresa proiektu hau martxan jarri nahi badute, ekintzaile bezala MGEPk eskaintzen dituen baliabideak euren esku dituzte. Besteak beste, bideragarritasun plan profesional bat egin, teknikari baten tutoretza pertsonalizatua jaso, eta, fisikoki euren enpresa denbora batez kokatzeko aukera MGEPko Arrasateko campusean.
Programación de la Producción en Fabricación Mecánica (PPFM) ikasleak aurkezpen
Automatizazio eta Robotika industrialeko (ARI) ikasleak beraien produktuekin
Exit mobile version