Ikusi Bideoa: https://youtu.be/9rhMFlxeixA
Mondragon Goi Eskola Politekniko (MGEP) Goi mailako Heziketa Zikloko (GMHZ) Industri mantenuaren digitalizazioko espezializazio barnean, ikasleek makina industrial ezberdinen inguruko ekipamentuen mantenketa prozedurak lantzen dituzte. Besteak beste, makina martxan dagoelarik elementu mekaniko ezberdinen lan egoera aztertzea ahalbidetzen duten teknologiak erabiltzera bultzatzen ditugu ikasleak (adb: bibrazio neurketa, olio analisia, termografia…).
Honen ildora, ikasleei erronkan errodamendu eta engranai joku baten lan egoera monitorizatzeko eskatu zaie besteak beste. Horretarako, ikasleek, monitorizazio teknologia ezberdinak aplikatu behar izan dituzte, makinan sentsore ezberdinak instalatu eta datuak hartzeko prozedura ezberdinak diseinatu.
Ikasleek programatu bezala, senstore batzuek beraien datuak zuzenean sarera bidaltzen zituzten eta hauek bertan aztertzen ziren dagozkien limiteak definituz. Baina badira beste datu batzu, ikasleak berak neurtu eta aztertu behar dituenak periodikoki.
Datu guzti hauek kontutan izanda, ikasleak gai izan dira elementu mekanikoen lan egoera identifikatu eta berauen mantenua momentu optimoan programatzeko.
Bideoan, engranaien entsegu bankua ikusten da. Ikasleak bertan lanean daude.
- Bibrazio neurketak egiten dituzte.
- Olio muestrak hartzen dituzte
- Termografia analisiak egiten dituzte
- Inspekzio bisualak egiten dituzte elementu mekanikoaren egoera eta datuen analisia egokia den aztertzeko
- Datuen jasotze prozedura eta emaitzak zuzenean ikusten dituzte ordenagailuan