Mondragon formación profesional

MGEP zikloko Mekatronikako 2.mailako ikasleek Zulatzaile manual baten automatizazioren Erronka lantzen (BIDEOA)

Mondagon Goi Eskola Politeknikoko (MGEP) Goi mailako Heziketa zikloko ( GMHZMekatronikako 2.mailako ikasleek Zulatzaile manual baten automatizazioren Erronka landu dute

BIDEOA ikusi:  https://youtu.be/obDYfO9WFMo

Aurten, 2.mailako ikasle Mekatronikoak, zulatzaile manual baten automatizazioa eskatu duen Erronka bideratu dute. Erronkak titulazioak eskatzen duen makinen edo eta prozesu mekatronikoen hobekuntzen proposamenak hausnartzea eta burutzearen konpetentzia teknikoa landu dute.

 

Konpetentzia hau garatzeko asmoz, eskuz kontrolatzen den zulatzaile bat hartu eta lan baldintza berriak ezarri dizkiegu ikasleei. Baldintza berri hauek mugimendu pare baten automatizazioa ekarri du. Zulatzailea berez lerro automatiko baten zatia da eta zinta garraiatzaile batetik datozen piezak Robot batek jaso eta zulatzailera mugitzen du, bertan programaturiko zuloa egin eta argazki baten bitartez pieza ontzat edo txartzat ematen da eta horren arabera paletizatu edo errefusera bideratzen du.

 

Hasiera batetan, zulatze ardatzaren mugimendua eta zulatze zuloaren sakonera programagarria lortzeko helburua finkatu zen. Orain eskuz egiten diren mugimendu hauek automatizatu beharrean egon ziren ikasle taldeak.

Erronka honek eskatu ditu hainbat fase eta lan desberdin:

 

Azkenik Zeharkako konpetentziak garatzeko asmoz, Erronkaren txosten tekniko bat idatzi behar izan zuten.

Produktuaren eredu bat argazkian ikus daiteke:

Bideoan ikus daiteke, DUALeko ikasle talde batek lortu duen emaitza.

 

 

 

 

Exit mobile version