ERASMUS+ Goi mailako Heziketa zikloko (GMHZ) Fabrikazio Mekanikako Disenuko Testigantza, Nora Mendia Altuna
- Izen abizenak eta titulua: Nora Mendia naiz eta Fabrikazio Mekanikako Disenuko goi mailako heziketa zikloa (GMHZ) ikasi dut MGEPen. MGEP aukeratu nuen hurbilatsuanagatik, bere irudi onagatik eta lagunen errekomendazioagatik.
- Eta Heziketa ziklo honetan erabilitako ETHAZI metodologiarekiko? ETHAZI metodologia erronka ezberdinetarako erabili dugu, ikasturte guztian zehar egindako erronketan erabili izan dugu metodologia hau, baina metodologia honi garrantzi gehien eman diogun momentua kurtso bakoitzaren amaierako erronketan izan da, ikaskagi guztiak batzen zituen erronka bat burutuz. Lehenengo maila bukatzean eguzki plaka baten instalakuntza eta muntaia egin genuen, bigarren maila amaieran berriz skateboard bat diseinuatu eta sortu dugu.
- Noiz, nola piztu zitzaizun gogoa ERASMUS+, atzerriko esperientzia izateko? Zikloa hastean ERASMUS+ esperientzia aurkeztu zigutenetik argi izan nuen esperientzia hau bizi nahi nuela, beste lurralde bateko ohiturak ezagutzeko eta bertako lan mundua ezagutzeko esperientzia paregabea zela uste nuen. Zikloa hastean ERASMUS+ esperientzia aurkeztu zigutenetik argi izan nuen esperientzia hau bizi nahi nuela, beste lurralde bateko ohiturak ezagutzeko eta bertako lan mundua ezagutzeko esperientzia paregabea zela uste nuen.
- Zer ikasi duzu enpresan? Polmo Lomianki S.A. empresan nago praktikaldia burutzen, enpresa hau automobilgintzan erabiltzen diren pieza eta osagai desberdenatn lan egiten du. Bertan hauts metalurgiaren eta plastikozko injekzioaren prozesuak erabiltzen dituzte beraien produktuak lortzeko eta produktu horien atzean dago bertako langile guztien lana, diseinatzaileena, laborategiko konprobatzaileena, administratzaileena…
- Enpresa horretan eginiko lanean, zikloan ikasitakoa erabili duzu? Enpresan eginiko lan gehiena zikloan zehar eginiko gauzekin lotuta dago, bereziki 3D apikazioekin diseinatzea, edota materialen kalitatea eta beraien bereizitausnak ezagutzea.
- Orain daukazu ikuspuntuarekin, zein asmo duzu hurrengo kurtsorako?Hurrengo kurtsoari begira nire asmoa ingeniaritza ikastea da, nire ikasketak hobetzeko eta jakintzak handitzeko, hau egingo dut uste dudalako nire etorkizunera begira oso baliogarria izango dela eta gainera lan mundura murgildu aurretik ikasketa gehiago edukitzeak uste dut oso baliagarria izan daitekeela.
Eskerrik asko Nora zure ekarpenengatik