MGEP goi mailako Heziketa Zikloko Diseinuko ikasleek MU-ko “Egituren mekanika eta Diseinu”-ko laborategia bisitatu dute


Aurreko hilabetean, 2023ko abenduan, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko (MGEP) Goi Mailako Heziketa Zikloko (GMHZ) Fabrikazio Mekaniko Diseinuko 1. mailako ikasleek Egituren Mekanika eta Diseinuko ikerketa laborategia bisitatzeko aukera izan zuten. Laborategi honetan ikerketa taldeak bere osotasunean garatutako makina bereziak aurki daitezke. Hauen helburua elementu mekaniko ezberdinen portaera aztertzea da, hala nola, errodamenduak, engranaiak edo transmisio torlojuak, inguruko enpresei ezagutza transmititzeko

Beso robotikoa mekanizatuko lanak simulatzeko.

 

Egunean zehar ikasleek makinak diseinatzeko prozesuari erreparatu zioten, diseinuaren araudi eta tekniken garrantzia eta klasean ikusitako mekanismoen eragina muntaian. Bestalde, zikloa bukatu ostean dauzkaten laneratze aukera ezberdinak ezagutu zituzten, laborategian bertan lan egiten duten eskolako diseinu ikasle ohiak ezagutzeko aukera izan zutelako, orain laborategi teknikari lanetan dihardutenak.

Entsegu bankua transmisio torlojuak abiadura altuetan aztertzeko.

 

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu