MGEP ASIR ikasleak garatu dute Lanbide Heziketako webgunerik onena Kaixomundua.eus lehiaketan (BIDEOA)
Mondragon Goi Eskola Politeknikoko (MGEP) Goi mailako Heziketa Zikloko (GMHZ) ASIR talde batek (Oihan Gorrotxategi eta Peio Lapuente) izan da 2024ko ‘Kaixomundua.eus’ Lanbide Heziketako webgunerik onena.
Ikusi BIDEOA non ikasleak azaltzen duten beraien esperientzia:https://youtu.be/f423087UEII
PUNTUEUSek antolatzen duen Kaixomundua.eus lehiaketaren helburuak webguneak sortzen ikastea, gaitasun digitalen ezagutza sustatzea eta eduki digitalak euskaraz sortzea dira. Eskola-komunitateari begira sortutako proiektua da, bosgarren edizioa izan da aurtengoa.
Guztira Euskal Herriko 54 ikastetxeetako 1.334 ikasle aurkeztu dira, 479 taldeetan banatuta.
Eta lanbide-heziketako saria Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Sareko Informatika Sistemen Administrazioa (ASIR) Oihan Gorrotxategi eta Peio Lapuentek ikasleek eraman dute. Kaonbi.eus da garatu duten webgunea. Ikasturtean zehar ikasleek webgune erreal bat sortu dute, Arrasateko Kaonbi elkartearentzat zuzenduta, eta kontsumitzaile digital izatetik, sortzaile digital izatera pasatu dira.
+ Ez dago iruzkinik
Zurea gehitu