Goi mailako heziketa zikloko DUAL ikasle guztiak MGEPen bildu ditugu San Pankrazio egunean (Ikusi argazkiak)
Goi mailako heziketa zikloko DUAL ikasle guztiak MGEPen bildu ditugu San Pankrazio egunean, goizean beraien DUAL praktikak irakasle eta ikaskide guztien aurrean aurkezteko eta eguardirako San Pankrazio eguna ospatzeko
MGEPeko Goi mailako heziketa zikloko titulu guztietako 2.mailako ikasleak enpresetako praktikak egun batez utzi, baita atzerrian ERASMUS+ Programan daudenak ere, eta MGEPen DUAL aurkezpenak burutu dituzte.
Gogotsu etorri dira, alde batetik ikaskideekin berriz elkartu direlako, jai giroan, eta bestetik, egun aberatsa da baita. Titulu bakoitzean DUALaren inguruko lan aukerak, lan postu desberdinak, hainbat posibilitate desberdinak ikustea, norberaren bizipenak partekatzeko ekintza paregabea ere izaten da.
Hona hemen egunak eman dituen irudi batzuk:
- Fabrikazio mekanikoko diseinuko goi-mailako teknikaria: Bi urteko iraupena du, euskaraz da eta presentziala. Tituluaren helburu nagusia da titulatuei diseinu mekanikoaren inguruko formazio teknologikoa ematea.
- Fabrikazio mekanikoko produkzioa programatzeko goi-mailako teknikaria: Bi urteko iraupena du, gaztelaniaz da eta presentziala. Tituluaren helburu nagusia da titulatuei fabrikazio mekanikoaren arloko formazio teknologikoa ematea.
- Sareko informatika sistemen administrazioa: Bi urteko iraupena du, euskaraz da eta presentziala. Titulu honen helburua da enpresako informazio sistemen kudeaketara aplikatutako informatikaren alorreko prestakuntza teknologikoa ematea.
- Mekatronika industriala: Bi urteko iraupena du, euskaraz da eta presentziala. Mekatronika ez da teknologiaren adar berri bat, hainbat diziplina
teknologiko (mekanika, elektronika eta kontrol automatikoa) integratzeko beharrari erantzuten dio.
- Automatizazio eta robotika industriala: Bi urteko iraupena du, euskaraz da eta presentziala. Tituluaren helburua da automatizazio industrialaren teknologian ezagutzak izango dituzten profesionalak prestatzea, baita instalazio automatikoak muntatzeko, mantentzeko eta martxan jartzeko gai direnak ere.
+ Ez dago iruzkinik
Zurea gehitu