Aurten, lehen aldiz eta Gipuzkoako Foru Aldundiaaren eskutik (GFA), Daiteke Gizarte Aholkularitzak eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoak (MGEP) Lanbide Heziketako ikaslegoaren zeharkako konpetentziak hobetzea helburu duen programa martxan jarri dute, IKAS-HAZI programa hain zuzen.
Kalitaztezko enpleguaren deialdiren barne kokatu du eta 3 agente ezberdinekin lan egin dute: Mondragon Goi Eskola Politeknikoko (MGEP) Goi mailako Heziketako Zikloko (GMHZ) DUAL Ikasleak, enpresak eta MGEP GMHZ irakasleak.
Helburua; gazteen prestaketa integrala etorkizuneko Euskadin kalitatezko enplegu bat sortzeko.
Hilabetean behin, 18 ikasle DUAL hainbat gairen inguruko lanketa bat egiteko aukera izan dute, hala nola, pentsamendu kritikoaren garapena, lan taldea, lidergoa, gaztazken kudeaketa egokia, berdintasuna, hautaketa prozesuak, autoezagutza eta autoestimia eta zeharkako konpetentziak hauek guztiak, Daitekeko aholukari baten eskutik. Orohar, gaur egun ezinbestekoak diren konpetentzia leunak landu dira.
Ikasleen partehartzea bolondresa izan da, eta bertan espezialitate desberdineko ikasleak izan ditugu: Mekatroniko eta ARI-Automatizazio eta Robotika industriala, Fabrikazio mekanikoko produkzioa programatzea eta ASIR- Sareko informatika sistemen administrazioa .
Honetaz gain, bakarkako akonpainamendua jaso dute ere gazteek.
Maria Alonso, Daiteke Gizarte Aholkularitzako teknikaria
proiektuaren bideratzaile eta ikasturtean zehar MGEP ikasle DUALekin lanean aritu dena.
Etorkizuneko Gipuzkoa eraikitzeko bide hortan, inklusiboa eta ekitatiboa den eszenatoki bat sortu nahi izan da, horretarako, erakunde ezberdinen elkarlana ezinestekoa da.
Bestalde, enprsen inplikazioa ere topatu da. Ikasleak dauden enpresekin bildu gara baloratzen dituzten konpetentzien inguruan hausnartzeko.
Amaitzeko, irakaslegoaren pertzepzioa jaso nahi izan da, gazteen artean faltan botatzen dituzten konpetentzien inguruko diagnosia eginez.