Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Goi mailako Heziketa Zikloetan 23-24 ikasturteko Diploma banaketa ekitaldia ospazikuna izan da ekainak 13an (Argazkiak/Bideoa)


Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Goi mailako Heziketa Zikloetan 23-24 ikasturteko Diploma banaketa ekitaldia ekainaren 13an ospatu genuen Mondragon Goi Eskola Politeknikoan.

Ekitaldia Miren Murgiondok gidatu zuen, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko idazkari akademikoak, eta bertan izan ziren: Carlos García Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Koordinatzaile Orokorra, Gorka Aretxaga, MGEPen  Heziketa Zikloetako Koordinatzailea, Mikel Sarriegi,  ADEGIko formakuntza eta talentu zuzendaria, Osane Lizarralde, Sareko Informatika Sistemen Administrazioko tituloko Koordinatzailea eta Lanbide Heziketako Praktiken koordinatzailea eta Manex Arrieta Goi mailako heziketan ekintzailetza, nazioarteko eta enpresa koordinatzailea.

Miren Murgiondok ekitaldiari hasiera eman ondoren, Gorka Aretxagak, hasiera-aurkezpena egin zuen eta Mikel Sarriegiri eman zion hitza.

Mikel sarriegik Lanbide Heziketa aukera ezin hobea dela azpimarratu zuen, etorkizunez beterik dagoela. Bestetik Gipuzkoa lurraldi berritzaile bezala aurkeztu zuen, gertuko enpresen ekintzak aipatuz: AVS, Multiverse, Danobat,  Kiro-Grifols, Fagor, Zerbimek, besteak beste, bakoitzarekiko aipamen nabarmen batzuk deskribatuz. Azkenik enpresek teknologoak, teknikariak behar dituztela baina beraiei galdetuz ezinbestekoa dela adierzi jarrera, erantzunkizuna, praoaktibitatea, autonomia, etb. transbertsalak diren konpetentziak, direla etorkizuneko langileei eskatzen dizkieten ezaugarriak.

Jarraian, diploma banaketa hasi zen. Miren-ek, ikasleak banan banan izendatu eta hauek  eszenatokira igotzen joan ziren diploma eskuratzeko.

Automatizazio eta Robotika industriala ikasi eta bertara gerturatutako ikasleak

Sareko informatika sistemen administrazioa  ikasi eta bertara gerturatutako ikasleak

Mekatronika industriala eta Industri mantentzearen digitalizazio espeziazioa ikasi eta bertara gerturatutako ikasleak

Fabrikazio mekanikako Diseinua eta Fabrikazio mekanikoko produkzioa programatzea ikasi eta bertara gerturatutako ikasleak

 ZORIONAK   !!!

Ekitaldian bildu ziren ikasleek hezkuntza ibilbide ezberdinak jarraitu dituzte; batzuk formakuntza DUALen hartu dute parte, beste batzuk ordea enpresetako praktiketan. Hauen artean Cristina Grandal, Sareko Informatika Sistemen Administrazioko ikasketak egin ditu,DUAL eran Ekitaldian, hitz batzuen bitartez bere ibilbidea eta esperientzia denekin partekatu eta esker-agurra egitera igo zen.

Ondoren, ikasle guztientzat bideo bat aurkeztu zen, azken bi urtetako hainbat egoeren argazkiak bilduz.

Azkenik eta ekitaldiari amaiera emateko, Carlos Garciak, Mondragon Goi Eskola Politeknikako koordinatzaile orokorrak, hitz batzuk zuzendu zizkion publikoari: ikasleak zoriontzen, irakasleak eta bertan zeuden gurasoak ere. Etorkizun aldakorra, berrikuntzataz betea eta interesgarria aurreikusten zuen, eta ikasleak uneoro ikasteko gogoa eta motibazioa izatera animatu zituen. Horrela itxiera eman genion ekitaldiari, eta hortik aurrera hirugarren denboraren garaia iritsi zen.

 

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu