SORALUCE S.Coop eta ULMA Packaging-eko langileen azalpenak MGEP Zikloko Mekatronika industrialeko ikasleei
MGEP GMHZ 1.mailako Mekatroniko Industrialeko ikasleek, bi enpresa handi eta garrantzitsuren aurkezpenak eduki dituzte 24-25 ikasturteko lehen astean. Aurkezpen hauen helburu nagusia, beraien ikasketek emango dizkieten lan eta DUAL aukerak erakustea litzateke eta batez ere lan mundura sartzean horrelako enpresek kontutan edukitzen dituzten zeharkako konpetentzien garrantzia erakustea.
Informazio hauxe helarazteko, bi enpresetako Giza Baliabidetako arduradun edo eta langileak gerturatu zaizkigu. Alde batetik SORALUCEtik Amaia Berriozabal etorri da, Pertsona arduradun duguna eta bestalde ULMA Packaging-etik Leire Gonzalez (Talentuaren erakarpena eta garapena kudeatzailea) eta Markel Apellaniz (ULMA Packaging-en prestakuntza-zerbitzuen diseinatzailea) langileak.
Ikasleak Zeharkako Konpetentzien garrantziaz hausnar dezaten nahi izan dugu: jarrera dinamiko, ardura, besteekiko errespetua, taldelana, puntualtasuna, ikasteko gogoa, autonomia maila, mugikorren erabilpen mugatua,…
Bi enpresetan konpetentzia hauek kontutan izaten dituzte Dual prozesurako elkarrizketan egitean edo eta Dualean ibili ondoren erabakiren bat hartu behar dutenean, lan eskaintza bat egiteko edo eta Dual Intentsiboko aukera emateko ikasleari.
Ikasleek ere zentzuzko baldintzak direla onartu dute; bai enpresetan daudenean bai Eskolan ikasketa prozesuan daudenean.
Bestalde, Leire eta Markelek, aukera izan dute urtarrilean egingo duten Erronkarekiko informazio txiki bat helaraztea ikasleei; ontziratze makinetako bi azpimultzoekin egingo duten Erronka.
Era honetara, gure inguruneko enpresak ezagutzen hasi dira gure ikasleak. Hemendik hilabete gutxira ikasle hauetako batzuk bi enpresa hauetan elkarrizketak egingo dituzte Dual prozesuaren barne.
Eskerrik beroenak eman ahi dizkiegu Amaia, Leire eta Markeli