Mondragon Goi Eskola POliteknikoa(MGEP) goi mailako heziketa zikloko (GMHZ) Mekatronika industrialeko 2.mailako ikasleak Hijos de Juan de Garay (HJG) enpresako latoizko sekzioko mantenu arduradunaren bisita batu dute
Urriaren 2an, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko instalazioetan, Jesus Mari Aramberriren bisita jaso genuen Mekatronika Industrialeko Goi Mailako Zikloko 2. mailako ikasle eta irakasleek. Topaketa honen misioa ikastetxea eta enpresaren artean dagoen distantzia laburtuz, ikasleei egungo industrian mantenu-produkzio-kalitate erlazioaren pisua azaldu eta kalitate auditoriek eguneraketa bat egitea izan zen.
Jesus Mari HJG enpresako latoiko sekzioaren mantenu arduraduna da (mekanikoa zein elektrikoa), eta baita Mekatronika Industrialeko ikasle baten DUAL instruktorea ere. Sektore ezberdineko industrietan eskarmentuduna, bere aurkezpenean zehar, egungo ekoizpen-prozesuetan mantenu eta kalitateak duten garrantzia azaleratu zuen. Horretarako hainbat tresnaren berri eman zigun: OEE adierazleak, barne- eta kanpo-auditorien baldintza-maila, eta guzti hau aurrera eramateko datuen bilketaren eta lanketaren garrantzia.
Argi utzi zigun, ordea, egungo industriak arlo teknikoz jantzitako pertsonak behar dituen arren, pertsonon jarreran dagoela “sekretua”. Bere hitzetan “mantenuak ez ditu gauza konkretu batean goi mailako espezialistak behar, pertsona autonomoak, ekimendunak eta hobekuntza proposamenak egin eta garatuko dizutenak baizik” honek mantenu-kalitate-produkzio hirukoan inpaktu handia baitu.
Irakasle taldearen ustez, topaketa honek ikasle, irakasle eta aditu berarentzat ere onura izan zen.
Esker mila Jesus Mari!