MGEP- ASIR goi mailako zikloak badu zeresana ziurtagiri digitalen inguran


Azaroak 14-ean Mondragon Goi Eskola Politeknikoko (MGEP) Goi mailako heziketa zikloko  (GMHZ) Eragiketa teknologien inguruneetan  Zibersegurtasuneko espezializazioko koordinatzaile eta irakaslea den Iñaki Velez de Mendizabal-ek Euskadi Irratiko Faktoria saioan parte hartu zuen gaur egun existitzen diren zertifikatu digitalen inguruan hitzegiteko. Irratsaioan Sabino San Vicente Eusko Jaurlaritzako Herritarren harremanerako eta eraldaketa digitalerako zuzendaria eta Izaskun Urrestarazu, Izenpe-ko arduraduna ere egon ziren.

Euskadin dauzkagun BAKQ, Izenpe Mobile eta Herritarren Ziurtagiria, eta Espainiako NAN elektroniko, CLAVE eta FNMT (Fabrica Nacional de Moneda y Timbre)-ren zertifikatuak zertarako eta nola erabili azaldu zuen Iñakik.

Iñaki Velez de Mendizabal irakasleak Informatika Sareko Informatika Sistemen Administrazioko (ASIR) Goi Mailako bere ikasleekin lantzen ditu gai hauek klasean eta baita, Zibersegurtasuna Eragiketa Teknologien Inguruneetan espezializazioan dauden ikasleekin.

 

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu