Zein da hondakin industrailen kudeaketa prozesua MGEPen?


Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa goi mailako lanbide heziketako zikloko ikasleek, klasean gune industrialetan sortze diren hondakinei buruzko dinamika desberdinetan lanena aritu ondoren, Mondragon Goi Eskola Politeknikoak (MGEP) HIREKIN eraikin berrian duen hondakinen biltegi nagusia bisitatu dute.

Bisita, Leire Erañak, MGEPeko hondakinen kudeaketaren arduradunak gidatu du, eta industria-hondakinen barneko zein kanpoko biltegiak ikuskatu dituzte. Leirek xehetasunez azaldu du MGEPen sortutako industria-hondakinak kudeatzeko prozesua: identifikazioa, biltegiratzea eta kudeatzaile baimendu bati bidaltzea.

Bisita honen bidez, ikasleak Eskolako (MGEP) tailer eta laborategietan sortzen diren hondakinek jarraitzen duten prozesu guztia aztertu ahal izan dute. Bereziki, txirbila, txatarra, taladrinak, olioak eta tailerrean egiten dituzten jardueren ondorioz sortzen diren gainerako hondakinak nola biltegiratzen eta kudeatzen diren ikusi ahal izan dute.

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu