Mondragon formación profesional

MGEP LH Fabrikazio mekanizako ikasleak Fagor Ederlaneko ekoizpen planta bisitatu dute

Mondragon Goi Eskola Politeknikoan (MGEP) Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa goi mailako lanbide heziketako zikloa burutzen ari diren lehen kurtsoko ikasleak, Fagor Ederlan-eko Markluete-ko ekoizpen planta bisitatzera joan dira.

Bisita, Fagor Ederlanek mundu mailan duen presentziaren aurkezpenarekin hasi da, egoitza-industrial desberdinak non dauden azalduaz. Ondoren, Ekoizpen-planta desberdinetan fabrikatzen diren produktu eta segurtasun pieza desberdinak ikusi ahal izan dira: balazta diskoak, kaliperak eta portamangetak. Azkenik, plantarako bisita hasi aurretik, produkzio prozesuak dituen fase desberdinak azaldu zaizkie ikasleei, fundizioan erabiliko diren material desberdinen horniketa prozesutik, balazta diskoei egiten zaizkien kalitate ikuskapenetaraino.

Markulete-ko ekoizpen plantan balazta-diskoak produzitzen dira burdinurtua erabilita eta ikasleek fabrikazio prozesuak dituen fase desberdinak bisitatu dituzte. Bisita galdaketa sekzioan hasi dute, pieza solidoa lortzen den lekuan, eta horren ondoren produkziorako beste faseak aztertzen jarraitu dute: moldeen fabrikazioa eta betetzea, desmoldekatzea, funtsezko piezak laborategian ezaugarritzea, piezen mekanizazio prozesua eta bezeroari piezak bidali aurretik egiten den azken kalitatea kontrola.

Ikasleek, Fagor Ederlanek Markulete-ko ekoizpen plantako sail guztietan duen automatizazio maila handia ikusi izan ahal dute, eta atentzioa deitu die sail guzti horietan garbiketa eta ordenari ematen zaion garrantziak.

Bisitan zehar, aurretik fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioko zikloa ikasitako langile batzuekin hitz egiteko aukera izan dute ikasleek. Etorkizunean, garapen profesional zabalago eta egokiago bat izateko, ikasketak burutzeak duen garrantziari buruzko kontzientzia hartu ahal izan dute.

Exit mobile version