Azken urteetan hidrogeno energia geroz eta gehiago zabaltzen ari da eta arrazoi horregatik Mondragon Goi Eskola Politeknikoan (MGEP) automatizazio eta robotika industrialeko goi mailako zikloan dabiltzan ikasleak teknologia hauetan trebatzen ari dira.
Horretarako Jose Maria Canales eta Jon Anzola. MGEPeko irakasle doktore eta ikerlariek, 3 saiotan oinarritutako formakuntza bat eskaini diete robotikako zikloko ikasleei.
Saio hauetan H2excellence proiektuak zertan datzan ere azaldu zaie ikasleei. Proiektu honen barruan, Hydrogen radio-controlled car competition txpelketan parte hartzea izango litzateke helburu nagusia, eta horretarako, talde lana oinarritzat hartuta, hidrogenoa darabilen irratiko kontroleko kotxe bat garatu beharko dute ikasleek.
Formakuntza jaso ostean, ikasleek txosten bat prestatu behar izan dute, txapelketa antolakuntzari ezagutza minimo batzuk dituztela erakusteko. Txapelketan parte hartzeko onartuak izan ezkero, Europako beste herrialdeetako 200 bat ikaslerekin lehiatzezko aukera izango dute.
Eskerrik asko Jose Maria Canales eta Jon Anzolari emandako formakuntzagatik.