Mondragon formación profesional

Espezializazioa eta DUAL programa: “Gero eta praktika gehiago, gero eta hobeto”

Ibon Perez Markuleta Mondragón Goi Eskola Politeknikoko (MGEP) ikaslearen testigantza dakarkizuegu. Ibon, Mekatronika industriala goi mailako heziketa zikloa burutu ostean, Industria mantentzearen digitalizazioa espezializazioa burutzen ari da.

Industria Mantentzearen digitalizazioarekin zerikusia duen espezializazio kurtsoan zabiltza, zergatik aukeratu zenuen MGEP?

MGEP-ek Oñati inguruko enpresekin duen erlazioagatik batez ere. Alde batetik DUAL programaren bitartez, ikasketak eta praktikak uztartzeko aukera ikusi nuen eta aukera horrek, etorkizunari begira, ikasketak egiteaz gain, enpresetan lanean hasteko aukera eta erraztasunak eskaintzen zizkidala ikusi nuen. MGEP eta bizi naizen herriarekiko gertutasunak ere zerikusia izan zuen, eta lagun eta ezagunek eman zizkidaten gomendioek baita ere. Lehenik mekatronika industrialeko goi mailako zikloa egin nuen.

 

Eta orain, espezializazio kurtso bat egitea erabaki duzu: industria mantentzearen digitalizazioa.

Hori da, bai. Aukera hau ere DUAL programaren barnean egiteko aukera ikusi nuen eta beste urtebetez ikasten eta enpresan praktikak egiten jarraitzea erabaki nuen. Aurretik egin nuen Mekatronika zikloak lan aukera ugari eskaintzen ditu, gai mekanikoak eta elektrikoak jorratzen direlako, eta gure inguruko enpresetan bi gai hauen inguruko ezagutza duten langileen behar handia dago. Industria mantentzearen espezializazioan teknologia oso aurreratuekin lan egiten dugu, mantenu prediktiboaren inguruan, eta etorkizunean garrantzi handia izango duen arlo bat iruditzen zait.

 

Nolakoak izan dira 3 urte hauetan MGEP-en bizi izandako esperientziak?

Klaseetan kontzeptu teorikoak jorratzea ez zait batere zaila iruditu, alderdi akademikoan ondo ibili naiz, arazo gabe gainditu ditut ikasgai guztiak. Baino horrek ez ninduen arduratzen, nik interes handiagoa nuen aspektu praktikoetan. MGEP-en klasetik kanpo ordu asko pasatzen ditugu tailer eta laborategi desberdinetan, erronka desberdinak garatzen ditugu eta horrek asko laguntzen du ezagutza teorikoa eta praktikoa uztartzen.

 

Horretaz gain enpresetako praktikak ere badaude…

Bai, eta agian hori izan da aberasgarriena, nahiz eta batzuetan gogorra suertatzen den. 4 ordu enpresan lanean egin ostean, beste 4 ordu pasa behar dira eskolan, eta horrek disziplina eta antolakuntza maila handia eskatzen du. Asko ikasten da praktikekin. Gero eta praktika gehiago, gero eta hobeto.

 

Exit mobile version