Mondragon formación profesional

Automatizazio eta robotika industriala: “DUALak koherentzia ematen dio ikasketa prozesuari”

Unax Pereda Axpe, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko (MGEP) ikaslearen testigantza dakarkizuegu. Unax Automatizazio eta robotika industrialeko goi mailako zikloko bigarren urtea burutzen ari da, DUAL aurreratua formatuan.

 

Automatizazio eta robotika industriala goi mailako heziketa zikloa ikasten ari zara, zergatik aukeratu zenuen MGEP?

Lan mundura bideratuko ninduten ikasketa batzuk egin nahi nituen eta robotikak atentzioa deitzen zidan, gai honen inguruan lan eskaintza handitzen ari baita. Argi neukan MGEP-en ikasteak, etorkizunean lan munduan sartzeko aukera hobeak eskainiko zizkidala, inguruko kooperatiba desberdinekin duen erlazioagatik. Kooperatibatan lan baldintzak hobeak direla uste dut eta etorkizunean bertan lan egitea gustatuko litzaidakeenez, MGEP aukeratu nuen.

Eta zikloaren ikasten bi urte pasa ostean, bete al dira espektatiba hauek?

Bai, ikasketak bukatu aurretik DUAL programa aukeratu nuen eta, ikasketak egiten nituen bitartean ULMA Packaging enpresan praktikak egin ditut urte osoan zehar. Goizez 3 orduz egoten naiz ULMAn eta arratsaldez beste 5 ordu Eskolan. Ikasketak bukatu aurretik Kooperatiba batean lan egiteko aukera izan dut.

Zaila izan al da praktikak eta ikasketak uztartzea?

Ikasten ari naizena eta ULMAn egindako lana oso gustuko ditut, eta egia esan, uste nuena baino eramangarriagoa izan da. Batzuetan, neguan batez ere, jardunaldia luzea egiten da, etxera gauez iristen naizelako. Baino, DUAL aukerak koherentzia ematen dio ikasketa prozesuari. Ikasketak lan munduan murgiltzeko helburuarekin egiten ari bazara, logikoa da enpresa baten praktikak egiteko aukera baduzu, aukera horri ahalik eta etekinik handiena ateratzen saiatzea.

Nolakoak izan da bi urte hauetako bizipenak?

Oso onak. Lehen urtean eduki teoriko gehiago ikusi genituen, eta bigarren urte honetan alderdi praktikoak garrantzi handiago izan du. Libre sentitu gara jarri dizkiguten erronkak guk nahi genituen moduan egiten saiatzeko. Irakasleek akatsak egiten uzten ziguten, akats horietatik asko ikasten delako. Eta hori asko eskertu dut.

 

Exit mobile version