Mondragon Goi Eskolako Politeknikoko (MGEP) Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko taldeko ikasle eta irakasleak 2025eko urtarrilaren 30ean Legazpiko Urola Solutions enpresara joan ginen bertan egiten dutena ikusi eta Diseñoarekin erlazionatutakoaren berri izateko. Urola Solutions industria-makinen diseinu eta fabrikazioan espezializatutako enpresa da, eta bereziki makina berezien eta automatizazio-soluzioen garapenean dihardu. Bertan, hainbat proiektu ikusteko aukera izan genuen, non teknologia berrien aplikazioa eta diseinu mekanikoaren garrantzia nabarmendu ziren.
Ondoren, Ezkio Itsasoko Urola Packaging enpresara joan ginen bertako produkzioa ikusteko. Urola Packaging plastikozko ontzien fabrikazioan espezializatutako enpresa da, batez ere HDPE eta PET materialekin egindako soluzio jasangarriak garatzen dituena. Enpresako arduradunek azaldu ziguten nola diseinatzen eta fabrikatzen diren ontziak, prozesu osoa azalduz: material hautaketatik hasita moldeketara eta azken kontroletara arte. Teknologia berritzaileak erabiliz, jasangarritasunaren alde egiten duten lana ere nabarmendu zuten, birziklagarriak eta eraginkorrak diren ontzien garapenean arreta berezia jarriz.
Bisita hau oso aberasgarria izan zen, eta ikasleek benetako lan-ingurunea ezagutzeko aukera izan zuten, baita diseinu mekanikoaren aplikazio praktikoak ikusteko ere. Halaber, bi enpresen ikuspegi desberdinak aztertuz, sektore industrialaren aniztasuna eta etorkizuneko erronkak ulertzeko baliagarri izan zen.
Eskerrik asko Maialen eta Itsaso!